Nafarroa Oinez: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
5. lerroa:
 
==Historia==
Nafarroa Oinez lehenengoz '''1981'''eko ekainaren 21ean egin zen, Altsasun. Itxaropenak gainditu egin zituen, izan ere 30.000 pertsona baino gehiago joan ziren ekitaldiri hartara. Altsasun egina zenez Nafarroa Garaian euskaraz irakasten zen lehenbiziko ikastetxea, ekitaldia hantxe egitea erabaki zuten. 18.000 euro (hiru milioi pezeta) irabazi ziren. Diru hura ikastetxea eraikitzearen gastuak estaltzeko erabili izan zen. Lehenengo edizioetan, bisitariei fitxa bat egiten zitzaien sarreran, zeinetan ibilitako kilometro bakoitzeko oroitzapenezko zigilu bat jartzen zitzaien.
 
Nafarroako ikastolen «alegalizazio» egoerak ekarri zuen gurasoek ordaindu behar izatea ikastola martxan izateko gastuak; izan ere, Nafarroa Garaiko beste ikastetxeek ez bezala, ikastolek ez zuten [[Nafarroako Foru Erkidegoa|foru erkidegoko]] erakunde publikoen diru laguntzarik lortzen [[DBH]]a irakasteko. Egoera hura 10 urtez luzatu zen, eta Nafarroa Oinezko festa laguntza handia zen, gastu horiek estali ahal izateko.
13. lerroa:
'''1993'''an aurreikusita zegoen jende kopurua bikoiztu zen, 100.000 lagun etorri baitziren. Hurrengo urteetan kopuru horri eutsi zaio gutxi gorabehera, klimaren gorabeheran. Euskararen aldeko ekitaldiak garai hartan Nafarroako Foru Erkidegoko erakunde publikoen sostengua piztu zuen, [[Juan Cruz Alli]] (Foru Gobernuko burua) Nafarroa Oineza etorri baitzen. Urte hartan baizik ez dira etorri foru erkidegoko gobernuburua edo [[UPN]]ko agintariak, eskuarki ez baitute zuzenean jaian parte hartzen, nahiz eta gainerako indar politikoek etortzeko ohitura duten.
 
'''2003'''an, lehen aldiz jaia bertan behera utzi behar izan zen, euria zela kausa. Irunberriko ikastolaren gastudiru ekonomikoengastuen zuloa, urte hartan estali asmo zutena, emaitza pribatuei esker txikiagotu ahal izan zen.
 
==Nafarroa Oinezen ikurrak==