Gaztaina: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
12. lerroa:
 
== Gaztaina Euskal Herrian ==
{{Sakontzeko|Gaztainerre}}
 
[[Ipar Europa]]ko beste hainbat herrialdeetan bezala, mendeetan zehar gaztaina [[Atlantiar klima|Atlantiar]] [[Euskal Herria|Euskal Herriko]] funtsezko dietaren zati izan da. Gaztainak baserri giroko gizartearen oinarrizko jaki izan dira, esan liteke orain ez asko arte "oinarrizko jakia" izan zela.
31 ⟶ 30 lerroa:
 
[[Azukre]]aren orokortzera arte, gaztaina egosi eta erreak etxebizitzetako ohiko deserta edo postreak izan dira, aldiz egun nabarmenetan gaztainak ogi labean erre ohi ziren, noski, Euskal Herrian usadiozko postreak izan diren [[mamia]], [[gaztanbera]] eta fruituen salbuespenarekin. Bitxikeria gisa, [[Resurreccion Maria Azkue]] jaunak Gipuzkoa eta [[Bizkaia|Bizkaiko]] hainbat tokitan jasotakoa aipatzea merezi du, horren arabera gaztaina gordinak jan ezkero [[urdail]]ean tripa-[[zorri]]ak sortzen omen ziren.
 
Nahiz eta gaur egun gaztainek gure elikapenean beste maila batean egon, "[[Gaztainerre|Gaztainerre eguna" edo "Kastañarre eguna]]" delakoak nolabaiteko balore edo esanahi sinbolikoa izaten jarraitzen du, hau senide eta lagunak afaltzera gonbidatzeko modu arranditsu bat besterik ez delarik.
 
Gaztain denboraldia Santu Guztien jaiarekin bat egiten du. Inoiz idatzi ez den legearen arabera, [[azaroaren 2]]an, Defuntu Fidelen edota Arimen jaia, egun honetan familia eta sendiak gaztaina erreak jatera elkartu ohi ziren. Hortik dator "Gaztaiñerre eguna" edo "Kastañarre eguna" izena, honek oraindik gure herrialdeko zenbait udalerrietan errotuta jarraitzen duelarik. Zenbait lekutan "Gaztain Jate" izenaz ere deitu ohi da. Izen horrekin lagun koadrilak taberna, benta eta elkarteetan bilduz burutu zuten afari-meriendari ere deitzen zitzaion. Denbora igaro hala, eskualde batzuetan afari-merienda hori [[barraskilo]]ak saltsan, [[txorizo]]a eta ohiko gaztaina erreekin osatu zen.
 
Amaitzeko, [[Daniel Maria Pérez Altamira]] ikerlariak emandako datu bitxia aipatu liteke, honen arabera, antzina [[Araba]]ko [[Gaubea]] haranean gaztainekin [[kafe]]a ere egin ohi zen, horretarako gaztainak erre, txikitu eta kafe aleekin egin ohi zen tratamendu berbera burutzen omen zen, urarekin egosi eta gero "txinoan" pasatuz. Hortik dator kafe txarra ateratzen deneko esaera herrikoia: ''"Honek gaztaina ura zirudik"''.