Desberdintasun ekonomikoaren neurketa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
42. lerroa:
 
{{sakontzeko|Lorenz kurba}}
[[File:Lorenzgini02.svg|thumb|right|300px250px|'''Lorenz kurbak''' errenta txikieneko banakoen ehuneko bakoitzak (ardatz horizontalean) errenta osotik zenbateko ehunekoa hartzen duen (ardatz bertikalean) adierazten du. Berdintasunezko banaketa adierazten duen diagonalera bitarteko ''a'' azalera zenbat eta handiagoa izan, orduan eta kontzentrazio handiagoa da. [[Giniren koefizienteakoefiziente]]a azalera horretan oinarritzen da.]]
'''Lorenz kurba''' errenta txikieneko banakoen ehuneko guztietarako errenta osotik hartzen duten ehunekoak zehazten ditu. Horretarako banakoak errentaren arabera ordenatu, modu erlatiboan zenbatu, euren errentak metatu eta balio metatu horiek modu erlatiboan adierazten ditu; modu horretan ''(p, L(p))'' balio-bikoteak eskuratzen dira. Adibidez, ''(p=0.2, L(p)=0.1)'' balio bikoteak errenta txikieneko banakoen %20ak errenta osoaren %10 jasotzen duela adierazten du. Lorenz kurba gorakorra da, malda gorakorra (gero eta handiagoak diren errentak metatzen baititu). Berdintasun-egoeran Lorenz kurba bat dator lehen koadranteko diagonalarekin, egoera horretan ''(p, L(p))'' bikote bakoitzean ''p'' eta ''L(p)'' balioak bat baitatoz. Lorenz kurba beti doa diagonal horren azpitik eta hortik zenbat eta gehiago urrundu, zentszu zabalean, orduan eta kontzentrazio handiagoa dagoela esan daiteke. Lorenz kurbatik eratortzen diren desberdintasun-neurrietan gehien erabiltzen dena [[Giniren koefiziente]]a da.