«Software jabedun»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Reverted 1 edit by 62.99.53.76 (talk) identified as vandalism to last revision by Rschen7754. (TW)
(putea)
t (Reverted 1 edit by 62.99.53.76 (talk) identified as vandalism to last revision by Rschen7754. (TW))
'''Software jabeduna''', '''software pribatiboa''' edo '''software ez librea''' erabilera, aldaketa edo/eta banaketa (aldaketekin edo gabe) aukerak mugatzen dituen [[software]]a da. Hau da, [[software libre]]aren aurkakoa. Normalean software hauen [[iturri kode]]a ezin izaten da eskuratu, edo zenbaitetan bai, baina mugapenekin.
 
Iturri kodea askea izan arren ere, posible da softwarea librea ez izatea, horretarako baldintzak betetzen ez dituelako; hauxe gertatzen da [[SSH]]ren bertsio komertzialarekin eta [[Microsoft]]en [[shared source]] [[lizentzia]] programarekin, adibidez.
*
 
== Terminologia ==
Sinonimo ezberdinek nagusiki software mota berbera adierazten duten arren, bakoitzak aspektu zehatz batean nabarmentzen da:
* ''Jabeduna'': Pertsona edo enpresa batek software horrekiko [[egile eskubide]]ak edo [[patente]]ak dituela adierazten du, hirugarrengoei legalki mugatzen diena.
* ''Pribatiboa'': erabiltzailearen [[askatasuna]]rekiko adierazten duen mugapena.
* ''Ez librea'': [[Software librearen inguruko Debianen jokabideak|Software librearen inguruko Debianen jokabideekin]] bat datorren softwarea da. Hauek [[Open Source Initiative]]ren [[kode ireki]]aren definizioan oinarrituta daude.
 
== Defentsa ==
 
Software jabeduna defendatzen dutenek honako arrazoiak erabili ohi dituzte:
* Software jabedunak, libreak ez bezala, egileek ordainsariak jasotzea ahalbidetzen du. Softwarea garatzea prozesu luze eta neketsua da, eta eredu libreak ez du errentagarritasuna eskaintzen.
* Berrikuntzen babesa bermatzen du. Software libreak kode guztiaren kopia eta banaketa ahalbidetzen du, metodo edo [[algoritmo]] berri horri abantaila lehiakorra lortzeko aukerarik izan gabe. Software jabedunarekin hori ezagutu ahal izateko, [[atzeranzko ingeniaritza]] prozesu luze bat burutu beharra dago.
* Iturri kodea ezin da eskuratu, beraz, zailagoa da segurtasun akatsak aurkitzea.
 
== Adibideak ==
Oso ezagunak diren jabedun softwarea [[Microsoft Windows]], [[RealPlayer]], [[iTunes]], [[Adobe Photoshop]], [[Mac OS X]] (nahiz eta bere azpian dagoen [[Darwin (sistema operatiboa)|Darwin]] software askea den), [[WinZip]] eta [[Unix]]en hainbat bertsio dira.
 
Hainbat software aske ere aldi berean daude jabedun terminoetan. Adibide gisa [[MySQL]], [[Sendmail]] eta [[Secure Shell]] jar daitezke. Jatorrizko copyrighta duenak, baita software askean ere, [[lizentzia bikoitza]] erabil dezake berak distribuzioak egin ahal izateko. Copylefta ez den software askea edo baimenak ematen dituen software askeko lizentzia batean banatzen den softwarea edozeini baimentzen dio jabetza distribuzioak egitea.
 
Software jabedun batzuk iturri-kodearekin datoz. Erabiltzaileak askoeak dira erabili eta ikasi edo aldatzeko, baina ezin dute lizentziaren arabera berbanatu. Adibideak dira [[Pine]] eta [[Microsoft]] [[Shared source]].
 
Sharewarea, freewarea bezala, doan banatzen den software jabeduna da, baina bakarrik denbora mugatu batean. Horren ostean mugapen bat jartzen zaio edo funtzionatzeari uzten dio.
 
Software jabedunaren lizentzia bukatzen bada edo egileak ez badu gehiago erabiltzen [[abandonware]] deitzen da eta jatorri-kodea izan dezake berarekin batera. Momentu horretatik aurrera software askea izatera pasatzen da.
 
== Ikus, gainera ==
* [[Software libre]]
 
[[Kategoria:Softwarea]]
29

edits