Software libre: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
balio ezduena
t Reverted 1 edit by 62.99.53.76 (talk) identified as vandalism to last revision by Tegel. (TW)
1. lerroa:
'''Software librea''' ([[ingeles]]ez, ''free software''), eskuratu ondoren erabili, kopiatu, aztertu, moldatu eta banatu daitekeen [[software]]a da. [[Internet]] bidez doan edo beste medio batzuetan banaketa ordainduz eskuratu ahal izaten da. Dena dela, azken hau ez da derrigorrezkoa, eta libre egoera hori mantenduz ere, saldu egin daiteke. Era berean, doako softwarea ([[freeware]]) ere [[iturri-kode]]arekin batera banatzen da batzuetan. Baina ''freeware'' ez da software librearen berdina, moldatzeko eta banatzeko aukera eskaintzen ez den kasuetan bederen.
 
[[Software]]a librea dela esan ohi da hurrengo '''lau eskubide''' hauek betetzen dituenean:
*
* helburua edozein dela ere exekutatu ahal izatea (pribatua, hezkuntza, publikoa, komertziala, eta abar).
* aztertu eta aldatu ahal izatea (horretarako beharrezkoa da kodea eskuratu ahal izatea).
* kopiatu ahal izatea.
* hobetu, eta hobekuntza horiek publiko egin ahal izatea, komunitatearen onurarako.
 
Software librea dohain egoten da eskuragarri, edo bestela banaketa kostuaren prezioan; hala ere, hau ez da derrigorrezkoa. Software librea ez da doako softwarearekin (''freeware'') nahasi behar; izan ere, software librea bide komertzialak erabiliz ere bana daiteke (''merkatuko softwarea'' edo ''software komertziala''). Bide beretik, dohaineko softwareak batzuetan iturri kodea dakar baina ez beti, beraz, software hau ez da askea programaren bertsio eraldatuen moldaketa eta birbanaketa eskubideak ez badira bermatzen.
 
Bestetik, ezin dira nahastu software librea eta [[jabetza publiko]]ko softwarea. Azken honek ez du lizentzia beharrik eta guztiona dela esan daiteke. Jabetza publikoan utzitako softwarearen esplotazio eskubideak gizateria guztiarentzat oparitu dira, softwarea eskura dezaketen guztiei berdintasunez dagokie. Edozeinek erabili dezake, beti ere legezko helburuarekin eta egile originala jarriz. Software mota honetan egileak softwarea gizateriari donatzen dio edo egile eskubideak agortu direla eta (oro har, egilea hiltzen denetik 70 urte igarotakoan) softwarea gizateriarena izatera pasatzen da. Baina egileak softwarearen erabilera baldintzatzen badu lizentzia bat jarriz, nahiz eta hau oso ahula izan, ezinezkoa izango da domeinu publikokoa izatea.
 
== Historia ==
 
[[1960ko hamarkada|1960]] eta [[1970eko hamarkada]]n softwarea ez zen produktu bat kontsideratzen, garai hartako konputagailu handien saltzaileek (''[[mainframe]]s'' izenekoak) beren erosleei ematen zien eranskin bat bezala baizik, ondoren hauek erabili ahal izateko. Kultura hartan, softwarearen programatzaileak eta garatzaileak beraien artean libreki programak elkartrukatzea arrunta zen. Jokabide hau oso ohikoa zen garaiko erabiltzaile talde handietan, adibidez [[DECUS]]en ([[DEC]] konputagailu erabiltzaile taldea). 1970eko hamarkadaren amaieran, konpainiak erabiltzaileei murrizketak jartzen hasi ziren lizentzia akordioen bitartez.
 
[[1971]]a inguruan, oraindik informatikak ez zuenean bere boom famatua izan, honen erabiltzaileek, unibertsitate eta enpresetan, softwarea sortu eta elkartrukatzen zuten inongo mugarik gabe. Baina [[1980ko hamarkada]]n egoera aldatzen hasi zen. Konputagailu garatuenak sistema operatibo pribatuak erabiltzen hasi ziren, eta honek eragin zuen erabiltzaileek ezin izatea softwarean aldakuntzak egitea eta ondorioz baldintza murriztaile batzuk onartu behar izan zituzten.
 
Erabiltzaile edo programatzaile batek akats bat aurkitzen bazuen aplikazioan, enpresa garatzaileari eraman behar zion konpontzeko, berak ezin baitzuen ezer egin. Programatzaileak arazoa konpontzeko gaitasuna eduki arren eta hura konpondu nahi izango bazuen ere ordainean ezer eskatu gabe, kontratuak ez zion uzten softwarea hobetzen.
 
[[Fitxategi:Rms ifi large.jpg|thumb|220px|[[Richard Stallman]], software librearen mugimenduaren sortzailea (2009ko argazkia).]]
 
[[Richard Stallman]]ek berak kontatzen du garai hartan laborategian kanpoko enpresa batek donatutako inprimagailu bat jaso zutela. Aparatu honek, langile guztiak sare bidez erabiltzen zutena, ez zuen oso ondo funtzionatzen batzuetan papera trabatzen baitzen bertan. Gainera, ez zen inongo abisurik sortzen erabiltzaileei egoera horretaz informatzeko sare bidez. Denbora galtzeak ugariak ziren, izan ere, batzuetan langileek beren lanak inprimatzera bidaltzen zituzten sare bidez eta beren bila joatean inpresora ataskatuta zegoela ikusten zuten eta egiteko lan ugariko ilara sortzen zen. Richard Stallmanek egoera honetan arazoa konpontzea erabaki zuen eta inpresora trabatzean sare bidez abisu bat emango zuen bidalketa sistema ezartzea pentsatu zuen. Horretarako inpresorako kontrolatzaileen iturri kodea behar zuen. Richardek inpresorako jabe zen enpresari iturri kodea behar zuela esan zion bere plana betetzeko eta ordainetan ez zuela ezer eskatzen esan zion baina enpresak ez zion iturri kodea eman nahi izan.
 
Momentu hartan, Richard Stallmanek garbi ikusi zuen egoera. Berak ez zuen nahi software pribatibo berria onartu nahi eta ez zuen nahi lizentzia murriztuko software pribatibo gehiago garatzen jarraitu. Horrela, [[1984]]ean, Richard Stallman [[GNU]] proiektuan lan egiten hasi zen, eta urte bete beranduago ''[[Free Software Fundation]]'' ([[FSF]]) izeneko erakundea eraiki zuen. Stallmanek free softwarearen esanahia barneratu zuen eta baita ere ''[[copyleft]]'' kontzeptua. Azken hau, hain zuzen, erabiltzaileei askatasuna emateko eta softwarearen jabetze ahalbideak mugatzeko garatu zuen.
 
== Software librearen askatasunak ==
 
Softwarea "librea" da ondorengo askatasunak bermatzen baditu:
# helburua edozein dela ere, programa exekutatzeko askatasuna.
# programa aztertu eta norberaren beharretara egokitzeko askatasuna.
# programa kopiatzeko eta kopiak banatzeko askatasuna.
# programa hobetzeko askatasuna eta hobetutako bertsioa zabaltzeko askatasuna edonork etekina atera diezaion.
 
Garrantzitsua da azpimarratzea programa aztertzeko, hobetzeko edota norberaren beharretara egokitzeko, iturburu-kodea beharrezkoa dela; beraz, exekutagarriarekin batera, iturburu-kodea ere eskura eduki behar da.
 
Askatasun horiek bermatzeko, programari lizentzia edo egile-eskubideak ezarri behar zaizkio. Software libreen artean ''Copyleft'' edo [[GPL]] ([[GNU]] General Public License) eta [[LGPL]] ''([[Lesser GPL]])'' izenez ezagutzen diren lizentziak dira gehien erabiltzen direnak.
 
Teoriko batzuek azken puntua erabiltzen dute (3. libertatea) GNU GPL lizentziak ezarritako mugak partzialki justifikatzeko software librearen beste lizentzien aurrean. Hala ere, jatorrizko zentzua askeagoa eta irekiagoa da eta ez da bateraezintasun egoera propioak ematen dion bezain murriztailea. Hau konponduta egon daiteke GNU GPL lizentziako 3.0 bertsioan; izan ere, oraingo bertsioak software librearen programatzaile komunitateari kalte handiak sortzen ari zaizkio, askotan ezin izaten dutelako bi lizentzia desberdineko kodeak nahastu nahiz eta 4 libertateak hori ahalbidetu beharko luketen.
 
[[OSI]] izeneko web ofizialean gaur egun onartuak dauden software librearen lizentzien zerrenda dago.
 
"[[Software ez libre]]" kontzeptua lau libertateak bermatzen ez dituzten software mugatzaileagoko lizentzia baten pean banatzen diren softwareari buruz hitz egiteko erabiltzen da. Propietate intelektualaren legeak aldakuntza, bikoiztasun eta birbanaketa eskubide gehienak erreserbatzen ditu copyright-aren jabearentzat; software libreko lizentzia baten pean dagoen softwareak aldiz, ezeztatu egiten ditu eskubide erreserbatu hauen gehiengoa.
 
Software librearen definizioak ez du ezer esaten prezioari buruz, eta ingelesez "free" hitzak "aske" eta "doako" esanahiak dituenez, oso erabilia den eslogana honakoa da: ''free as in freedom, not as in free beer'', alegia, "aske askatasunean bezala, eta ez doako garagardoaren zentzuan". Ohikoa da software librearen CDak salgai ikustea Linux banaketa bezala. Hala ere, egoera honetan, CDaren erosleak kopiatu eta birbanatzeko eskubidea du. Dohainik dagoen softwareak software librearen definiziora egokitzen ez diren murrizketak barnera ditzake- adibidez, iturburu-koderik gabe egon daiteke, edota banatzaileak ordainetan sari bat izatea debekatu dezake esplizituki eta abar.
 
Nahasketa ekiditeko, pertsona batzuk "libre" (software librea) eta "doan" (softwarea dohainik) hitzak erabiltzen dituzte ingelesezko ''free'' terminoaren zalantzagarritasuna ekiditeko. Baina, hautazko termino hauek software librearen mugimendu barruan bakarrik dira erabiliak, nahiz eta gainerako mundura pixkanaka hedatzen ari diren. Beste batzuek ''Open Source Software'' terminoaren erabilera defendatzen dute (kode irekiko softwarea, iturri irekikoak ere deituak). ''Open source'' eta ''free software''-aren arteko ezberdintasuna honetan datza: azkenek libertatearen aspektu etiko eta filosofikoak hartzen ditu kontuan; ''open source'', aldiz, aspektu teknikoan oinarritzen da bakarrik.
 
Antzeko kontzeptuei erreferentzia egiten dien terminoak elkartzeko saialdian, "FLOSS" terminoaren erabilera zabaltzen ari da, ''Free-Libre-Open Source Software'' esanahiarekin eta zeharka, ekoitzi eta sostengatzen duen komunitateari erreferentzia eginez.
 
== Lizentzia motak ==
 
Lizentzia baimen formal bat da, karakter kontraktuala duena. Hau softwarearen egileak ematen dio "esplotazio legaleko ekintzak" egiteko interesatua dagoen edozeini. Lizentzia mota ugari egon daitezke, egile eta lizentziatzailearen artean ematen diren akordio konkretu haina. Software librearen ikuspuntutik, lizentzia kontzeptuaren aldaera desberdinak daude:
 
=== GPL lizentziak ===
{{sakontzeko|GPL}}
 
'''GPL lizentzia''' erabilienetakoa da. Egileak egile eskubideak mantentzen ditu (copyright) eta birbanaketa eta aldakuntza ahalbidetzen ditu, softwarearen bertsio aldatu guztiak GNU GPL-aren termino murriztaileen pean jarraitzen dutela bermatzen duen diseinu baten bidez. Honek ezinezkoa egiten du produktu bat sortzea non zati guztiak ez diren GPL lizentzia: multzo osoak GPL izan behar du.
 
Hau da, GNU GPL lizentziak softwarearen aldakuntza eta birbanaketa ahalbidetzen du baina soilik lizentzia beraren bidez. Eta gainera programa berdin batean berrerabiltzen bada "A" kodea GNU GPL lizentziarekin eta "B" kodea beste lizentzia libre batekin, azken kodea "C", "A" eta "B" kode bakoitzaren kantitate eta kalitateengandik at, [[GNU]] GPL lizentziaren barruan egon behar du.
 
Honek praktikan software librearen lizentziak bi talde handietan banatzea egiten du: alde batetik [[GPL|GNU GPL]] lizentziarekin nahastuak izan daitezkeenak (eta prozesuan desagertu egingo direnak nahitaez, azken emaitza [[GPL|GNU GPL]] lizentzian egotean) eta bestetik nahastuak izatea ahalbidetzen ez dutenak [[GPL|GNU GPL]] lizentziak onartzen ez dituen beste betebeharrak dituztelako.
GNU-aren web ofizialean [[GPL|GNU GPL]] lizentziak ezarritako kondizioak betetzen dituzten eta ez dituzten lizentzien lista bat dago.
 
Gutxi gorabehera, software libre bezala lizentziatutako softwarearen %60ak GPL lizentzia bat erabiltzen du.
 
=== BSD lizentzia ===
{{sakontzeko|BSD}}
Horrela deitzen dira BSD sistema eragileekin batera banatutako software askotan erabiltzen direlako. Egileak, lizentzia horien pean, copyright babesa mantentzen du bakarrik garantiaren ukapenerako eta lan deribatuetan egiletasunaren esleipen egokia eskatzeko, baina birbanaketa eta aldaketa librea baimentzen du , lan horien jabea badute ere. Oso permisiboak dira, izan ere, beraiekin bateragarri diren [[GPL|GNU GPL]] lizentziarekin nahastean oso erraz izaten dira absorbituak.
Lizentzia honek "egiazko" software librea bermatzen duela esan daiteke, erabiltzaileek mugagabeko libertatea baitute softwarearekiko eta gainera softwarea ez libre bezala birbanatzea ahalbidetzen baitu.
 
Hala ere, zenbait pertsonek diote, lizentzia mota hauek ez dutela software librearen garapenean laguntzen. Hori justifikatzeko ondorengo esaldia erabiltzen dute: BSD lizentzia GPL lizentzia baino askeagoa da, soilik baimentzen duen herrialdea baimentzen ez duena baino askeagoa dela pentsatzen bada.
 
=== MPL lizentzia eta deribatuak ===
{{sakontzeko|MPL}}
 
Lizentzia hau software librekoa da eta balio handia du, izan ere, ''Netscape Communications Corp''-ek bere 4.0 Nestcape Communicator-a liberatzeko eta software librearen mundurako hain garrantzitsua den proiektua hasteko ([[Mozilla Firefox]]) erabili zuen tresna izan zen.
 
Horrez gain, eguneroko erabilera duten produktu askotan erabiltzen da mota guztietako sistema operatiboetan.
 
MPL-a software librea da eta lankidetza sustatzen du eraginkortasun handiz GPL-aren efektu “[[birus|biral]]” hori ekidinez (GPL kode lizentziatua erabiltzen baduzu, zure amaierako garapena GPL lizentziatua egon behar du). Garatzailearen ikuspuntutik, GPL-ak eragozpen bat du puntu honetan, eta zoritxarrez jende asko bandan ixten da kode honen erabileraren aurrean. Hala ere, MPL-a ez da BSD tipoko lizentziak bezain permisiboa. Lizentzia hauek ''copyleft'' ahulak bezala dira ezagunak. NPL-a (ondoren MPL izango zena) GNUeta BSD lizentziek kontuan hartzen ez zituzten puntu batzuez enkargatu zen lehen lizentzia izan zen urte askoren ondoren. Azken finean, software libreko lizentzien barruan BSD estiloko lizentzien ondoko bezala kontsideratu daiteke, baina hobetua.
 
=== ''Copyleft'' ===
{{sakontzeko|Copyleft}}
 
Kontuan izan behar da, ''copyleft'' lizentziaren pean, softwarearen egile eskubideak (copyright) dituen titularrak baduela bertsio eraldatu bat burutzea bere copyright originalaren bidez eta hau nahi duen lizentziaren azpian saldu dezake, bertsio originala software libre bezala birbanatzeaz gain.
 
Teknika hau negozio modelo bezala erabilia izan da software librea egiten duten enpresa batzuetan ([[MySQL]] adibidez). Praktika honek ez du mugatzen ''copyleft'' bertsioko erabiltzaileei emandako eskubiderik. Aurretik emandako software libreko lizentzia guztiak ere erretiratu ditzake, baina honek lizentzien erabilera duten titularrei indemnizazio batera behartuko lituzke. Espainian, deribatua den edozein lan, lan original bat bezala dago babestua; beti ere lan deribatua egilearen kontratuaren bidezko baimen batetik abiatzen bada. Egileak ''copyleft'' lizentziak erretiratzen dituen kasu generikoan, atzeraldi hau baino lehenago zeuden produktu deribatuetan ez du inongo eraginik izango atzeranzko efekturik ez duelako. Termino legaletan, egileak ez du indarren dagoen lizentzia baimen bat erretiratzeko eskubiderik. Horrela izango bazen, bi aldeen arteko gatazka ohiko auzibidez erabakiko zen.
 
== ''Open Source Softwarea''-rekin alderaketa ==
[[Fitxategi:Opensource.svg|thumb|220px|]]
 
Nahiz eta praktikan [[Open Source]] Softwareak eta software libreak lizentzia asko banatzen dituzten, FSF-ren estetan ''Open Source'' mugimendua filosofikoki desberdina da software librearen mugimenduarekin alderatuz.
 
[[1998]]an azaldu zen pertsona talde baten bidez. Horien artean [[Eric S. Raymond]] eta [[Bruce Perens]] nabarmendu genitzake, ''Open Source Iniciative'' (OSI) izenekoa osatu zutenak. Beraiek iturri kodea konpartitzen, onura praktikoei garrantzi handiagoa ematea nahi zuten; gainera, softwarearen konpainia nagusiei eta teknologia altuko industriako beste enpresei interesa piztu nahi zien kontzeptu horri buruz.
 
Mugimendu honen defendatzaileek uste dute ''Open Source'' hitzak ingelesezko ''free'' terminoak ''free softwarean'' sortzen duen zalantzagarritasuna ekiditen duela. ''Open Source'' hitza ''think tank Foresight Institute''-eko [[Christine Peterson]]ek sortua izan zen, eta software libreko produktuentzako marka erregistratu bezala ofizialki ipinia izan zen.
 
Jende askok onesten du softwarearen garapen prozesuaren onura kualitatiboak garatzaileak programa baten iturri kodea erabili, aldatu eta birbanatu dezaketenean. Software librearen mugimenduak garrantzi handia ematen dio softwarearen aspektu moral eta erikoei, bikaintasun teknikoa bere estandar etikoaren bigarren mailako produktu desiragarri bat bezala ikusiz. ''Open Source'' mugimenduak, aldiz, bikaintasun teknikoa lehentasunezko helburu du, iturri kodearen elkarbanatzea helburu hori lortzeko bitarteko izanik. Horregatik, hain zuzen, urruntzen da FSF-a Open Source mugimendutik eta ''Open Source'' terminotik.
 
OSI-k OSD-ra (''Open Source Definition'')egokitzen diren lizentziak bakarrik onartzen dituenez, jende gehienak banaketa eskema bezala interpretatzen du eta libreki elkarbanatzen du "Open Source"-a software librearekin. Desberdintasun filosofiko garrantzitsuak dauden arren bi terminoen artean, bereziki softwarearen erabilera eta garapen terminoetan, oso gutxitan izaten dute eragina lankidetza prozesuan.
 
Nahiz eta "Open Source" terminoak prezio eta libertateen arteko zalantzagarritasuna ezeztatzen duen (ingelesezko kasuan), beste berri bat ere sortzen du: ''Open Source Definition''-era egokitzen diren programen artean, erabiltzaileei hobetzeko aukera ematen diena, eta iturri kodea bakarrik eskuragarri duten programen artean, ziur aski mugapen garrantzitsuak dituztenak iturri kode horren erabileran.
 
Jende askok uste du iturri kodea eskuragarri duten software guztiak ''open source'' direla trukatu egin daitezkeelako (software mota honetako adibide bat [[Graphviz]] doaneko softwarea izango litzateke, hasiera batean librea ez zena baina iturri kodea zekarrena, nahiz eta ondoren AT&T enpresak lizentzia aldatu zion). Hala ere, software honetako askok ez die libertatea ematen erabiltzaileei beren aldakuntzak banatzeko, erabilera komertziala mugatzen dute edo oro har erabiltzailearen eskubideak murrizten dituzte.
 
== Adierazgarritasun politikoa ==
 
Software librearen produktu bat zirkulatzen hasi den momentutik eskuragarri dago koste oso baxuan edo inongo kosturik gabe. Aldi berean, bere erabilpena ez da gutxitzen. Honek esan nahi du software librea ondasun libre bat bezala karakterizatu daitekeela eta ez ondasun ekonomiko bat bezala; baina horrek ez du esan nahi ezin duenik merkaturagarria izan.
 
Software libreak erabilpen, aldakuntza eta birbanaketa libreak ahalbidetzen dituenez, 3.munduko herrialdeetan onarpen handia du, hauek ezin dutelako askotan software ez libre baten kosteak ordaindu.
 
Lokalki aldatzea ere erraza da eta honen ondorioz beste [[hizkuntza|hizkuntzetara]] itzulpena egin daiteke, komertziala den softwarearekin batzuetan errentagarri ez dena.
 
Software librearen gehiengoa asoziazio librearen bidez kooperatzen duten nazioarteko taldeengandik da ekoitzia. Taldea motibazio desberdin ugari dituzten pertsonek osatzen dute. Software librearen eta gaur egungo sistema ekonomiko kapitalistaren erlazioen artean jarrera asko daude:
 
# Batzuek software librea planifikazio zentralaren lehiakide kontsideratzen dute enpresa eta gobernuetan, anarkismo praktikoaren forma bat.
# Beste batzuek software librea merkatu libreko beste lehiakidetza bat bezala ikusten dute eta uste dute copyright-a gobernutar murriztapena dela merkatuan zehar, software librea libertate ekonomikoaren eta lehiakidetzaren adibidea izanik.
# Badira ere software librea kooperazio forma bat bezala ikusten dutenak elkarkidegoaren lineatik gertu dagoen merkatu eredu batean.
# Batzuek software librea ekonomia opari batekin alderatzen dute, pertsona baten balioa honek besteei ematen dien balioan oinarrituz; horrela ekonomia parte-hartzailearekin senidetasuna ikusten dute.
# ''Oekonux'' eta ''Hipatia'' bezalako taldeak uste dute dena forma honetara ekoitzi beharko zela eta produkzio eredu hau ez dela softwarearen garapen ez librearen eredua ordezkatzera bakarrik mugatzen. Libre asoziazioan oinarritutako kooperazioa beste propositu batzuekin erabil daiteke eta erabiltzen da (adibidez [[entziklopedia]]k idazteko).
# Iritzi batzuk software librea [[Latinoamerika]]ko garapen alternatiboko proiektuekin erlazionatzen dute [[Kuba]], [[Brasil]] eta [[Venezuela]] bezalako herrialdeetan eman zaion bultzada ofizialagatik; [[Mexiko]], [[Peru]] edo [[Kolonbia]] bezalako herrialdeetako proiektu boluntarioetan gertatu den bezalaxe.
 
Software librearen inplikazio politiko eta ekonomikoaren zati handi batean zenbait kontzeptu eta printzipio anarkista eta antiautoritarioei egiten zaie aipamena. Batzuek hau kontuan hartu behar den faktore bat dela uste dute eta beste batzuek, aldiz, ez diote garrantzirik ematen.
 
== Segurtasun erlatiboa ==
 
Software libre eta ez librearen arteko eztabaida dago. Produktuen segurtasun erlatiboa erabakitzeko normalean erabiltzen den metodoa honakoa da: zehaztu zenbat [[adabaki]] dauden produktu tartekatu bakoitzean. Normalean metodo honen erabiltzaileak gomendatzen dute produktu batek ez duenean ahalbidetzen segurtasun akatsak zuzentzeko metodoa, produktu hori ez erabiltzea, konponbide bat prest ez dagoen bitartean behintzat.
 
[[2004]]ko abenduan [[Secunia]] segurtasun lekuak adabaki gabeko zero segurtasun akats ditu (oraindik ez konponduak) interneten nabigaziorako, bulegoen ekoizkortasunerako eta [[e-mail]]erako ([[Mozilla Firefox]], [[Open Office]].org eta [[Mozilla Thundebird]]). Aldiz, produktu ez-libre baliokideetan hainbat segurtasun akats aurkitu dira oraindik konponduak izan ez direnak: [[Microsoft]]ek eginak ([[Internet Explorer]], [[Microsoft Office]], [[Outlook Express]]).
Software librearen beste adibide bat [http://www.eu.wikipedia.org/wiki/Linux Linux] da. Jende asko segurua dela uste du ez delako [[Windows]] bezain erabilia, baina ez da horrela; gertatzen dena da sistemaren egiturari esker, baimen altuena ez dela sistemarena baizik eta ''[[root]]''-ena, itxi ezin daitezkeen programak galaraziz eta berak eman behar du baimena programa bat betetzeko eta zeinek betetzeko. Gainera, ezin dira artxiboak ordeztu eta zerbait sinatua ez badago jakinarazi egiten du.
 
Azken finean, hainbat dira [[Linux]]ek segurtasun arloari buruz hartzen dituen neurriak, oso eraginkorrak direnak, [[Unix]] eta bere umeak bezala (Linux Unixen "umea" da)
 
== Herri administrazioan ==
{{sakontzeko|Software librea herri administrazioan}}
 
Zenbait herrialdeen herri administrazioak software librearen alde agertu dira bere [[zerbitzari]] eta [[mahaigain]] sistemak osoki edo partzialki migratuz eta software librea subentzionatuz. Honen adibide dira [[Alemania]], [[Argentina]], [[Brasil]], [[Dominikar Errepublika]], [[Ekuador]], [[Espainia]], [[Frantzia]], [[Kuba]], [[Txile]], [[Txina]], [[Mexiko]] eta [[Venezuela]]. Aurrekoaz gain, herri administrazioak industria gidagarri edo erakustoki funtzioa dute eta honek eragin handia edukitzea ekartzen du eta honen ondorioz, ehun teknologiko baten sortzera bideratu beharko litzateke aberastasun nazionala sortuz. Hau enpresak piztuz sor daiteke eta beraien negozioa, zati batean, administraziorako, mantenurako eta oraingo softwarearen adaptaziorako software libre berria garatzean oinarrituko litzateke.
 
Beraz esan daiteke software libreak herri administrazioan eragin handia duela zenbait herrialdeetan.
 
== Hezkuntzan ==
{{sakontzeko|Software librea hezkuntzan}}
 
Herri administrazioren baitan atal estrategikoa izan daiteke hezkuntza saila eta batez ere, eskolak, ikastetxeak eta unibertsitateak.
 
== Motibazioak ==
 
Motibazio etikoa, ''[[Free Software Foundation]]'' banderadun, ''[[hacker]]'' kulturaren ondoko, eta libre deituaren aldeko, softwarea ezagutza dela argumentatzen duena eta trabarik gabe hobetu beharko litzatekeena. Bere estalketa jarrera antisoziala da eta programa aldatzeko posibilitatea askatasun adierazpen bat da.
 
Motibazio pragmatikoa, ''Open Source Initiative'' banderadun, ireki deituaren aldeko, abantaila tekniko eta ekonomikoak argumentatzen dituena, antikomunen tragedia ekiditeari buruz pizgarriak hobetuz.
 
Bi motibazio handi hauetaz aparte, software librea lan egiten duten pertsonek beste hainbat arrazoirengatik ere egiten dute, hauek jostaketatik sari ekonomiko hutseraino doaz eta hau posible da negozio modelo mantengarriei esker.
 
== Ikus, gainera ==
* [http://eu.wikipedia.org/wiki/Formatu_irekia Formatu irekia]
* [[Software jabedun]]
* [[Software ez libre]]a
* [[Fear, uncertainty and doubt|FUD (''Fear, uncertainty and doubt'')]]
* [[Software libreko sareko aplikazioen zerrenda]]
 
== Kanpo loturak ==
{{commonskat}}
 
* {{eu}} [http://www.zientzia.net/artikulua.asp?Artik_kod=6258 Zientzia.net atariko artikulua: "Software librea: programatzaileen paradisua" (2002/07/01)]
* {{eu}} [http://www.zientzia.net/artikulua.asp?Artik_kod=12655 Zientzia.net atariko artikulua: "Ona, ederra, merkea... eta askea" (2007/02/01)]
 
[[Kategoria:Segurtasun informatikoa]]