Desberdintasun ekonomikoaren neurketa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
1. lerroa:
[[Fitxategi:Desberdintasun ekonomikoa 001.png|thumb|right|300px|'''Desberdintasun ekonomikoaren neurketa''': desberdintasun ekonomikoaren egoerak irudikan agertzen diren muturreko egoera bien artean kokatzen dira.]]
[[Fitxategi:Gini coefficient.svg|thumb|right|Kontzentrazioa aztertzeko erabiltzen den [[Lorenzen kurba]] bat: a [[azalera]] zenbat eta handiagoa, kontzentrazioa maila handiagoa da, hau da, [[datu]]ek erakusten duten banaketa desberdinagoa da.]]
 
'''Desberdintasun ekonomikoaren neurketa''' edo '''kontzentrazioaren neurketak''' [[errentaren banaketa]]n dauden desberdintasunak eta hedaduraz bestelako [[desberdintasun ekonomiko]]ak aztertu eta neurtzean jarraitu beharreko irizpideak eta kalkulatu beharreko neurriak, '''desberdintasun-neurriak''' edo '''kontzentrazio-neurriak''' alegia, biltzen ditu. Gehienetan errenta eta beste aldagai sozioekonomikoen banaketari buruzkoa bada ere, kontzentrazioa [[guztirako]] baten banaketa hainbat banakoren artean zenbateraino den uniformea edo berdintsua aztertzeko ere erabiltzen da; adibidez, errentaren banaketaz gainera, langile kopuruen banaketa enpresen artean, enpresa bateko fakturazioa bere saltokien artean nola banatzen den edo [[Wikipedia]]ko lankideek egiten dituzten ekarpenen banaketa nolakoak diren aztertzeko ere erabiltzen da. Hala ere, ez da zuzena edonolako datu-multzo bati buruz kontzentrazioa aztertzea; hain zuzen, soilik guztirako baten banaketa gertatzen denean da zilegi desberdintasunaren neurketa; adibidez, pertsonen altuera eta azterketen kalifikazioetarako ez da egokia kontzentrazioa neurtzea.