Protagoras: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Bizitza: osatu.
Erreferentzia berriak
2. lerroa:
== Bizitza ==
 
Antzinako egile gehiengoaren arabera<sup>2</sup>, Protagoras Abdera jaio zen. Oso litekeena da, bestaldetik, bere loratze-urtea<sup>3</sup> (''acmé)'' 84. Olinpiadan (K.a. 444 eta 441 urteak) gertatu zela eta, egia izatekotan, bere jaiotzeguna K.a. 485 inguruan. [[Platon]]<nowiki/>en Protagoras elkarrizketa eta Teeteto izeneko lana, non Platonek begi onez ikusi eta errespetatzen duela ikus daitekeen, [[Diogenes Laerzio]]<nowiki/>ren [[Filosofoen bizitzak]] bilduma (bilduma honetako sofista bakarra da, gainera) eta Sexto Enpirikok idatzitakoa dira iturri bakarrak, baina Platonen idazkiek kasu honetan fikzioa ere jasotzen dutela uste da eta Diogenes Laerzio eta Sexto Enpirikoren informazioak mende batzuk geroago jasoak izan ziren.
 
[[Demokrito]]<nowiki/>aren dizipulu izan omen zen, Filolastrok Persiako magoekin harreman izan zuela baieztatzen duen arren. [[Erretorika]]<nowiki/>ren sortzaile bat izan zen, baita irakaskuntza profesonalarena ere. Platonen arabera, Protagorasek diru-mordoa irabazi omen zuela.
 
Atenasen egon zen bi denboralditan. [[Sokrates]]<nowiki/>en garaikidea izan zen eta [[Perikles]] izan zuen lagun eta babesle. Hiriko beste ahaltsu zenbaiten aholkulari ere izan zen, Kaliasena esaterako. Periklesek sortu berria zen Thurii hiriko konstituzioa osatzeko eskatu zion K. a. 444. urtean. Lehendabizikoz, derrigorrezko eta irakaskuntza publikoa ezarri zuen. Periklesen heriotzaren ondoren hasi ziren arazoak Protagorasentzat. Laerziok dio arazoak [[Euripides]]<nowiki/>en etxean hasi zirela ''Jainkoez'' bere entsegua irakurri zuenean [[ateismo]]<nowiki/>a aldarrikatuz. Honez geroztik, fedegabetasunaz izan zen akusatua eta bere lanak erretzea agindu zuten, epaiketa egon zenetz argi ez den arren.
 
Heriotza zigorra ekiditeko edo erbeste agindua betetzeko, Protagoras [[Sizilia]]<nowiki/>rantz ontziratu zen. Bidetik itsasontzia hondatu egin zen eta Protagoras itota hil zen 90 urte zituelarik (Iturri gehienaren arabera).
27. lerroa:
 
{{erreferentzia zerrenda}}
1. (Gaztelaniaz) J. A. López Pérez (1988): ''Historia de la literatura griega'', Madrid, Cátedra, 604. orrialdea.
 
2. [[Diogenes Laerzio]], IX 50; Filolastro, ''Vidas de los sofistas, ''I 10, 1.
 
3. [[Apolodoro Atenaskoa|Apolodoro]], FGrHist. 244 F 71 II 1040.
 
[[Kategoria:Sofistak]]