Ozeano: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
12. lerroa:
[[Geologia|Geologikoki]] ozeano bat urez estalitako [[lurrazal ozeaniko]]a duen lur zati bat da.
 
[[Lurra|Lurreko]] bost ozeanoek 361 milioi km² dute, haien bolumena 1370 milioi km³ da, eta batez 3.790 [[metro]] sakon dira. Kopuru horietan ez daude sartuta aintzira erraldoiak, hala nola [[Kaspiar itsasoa]]. [[Hidrosfera]] osoaren masa 1,4 × 10<sup>21</sup> [[kg]] da, hau da [[Lurra]]ren [[masa]]ren %&nbsp;0,023, eta hortik %&nbsp;97 baino gehiago ozeanoko ura da.
 
==Banaketa eta izenak==
49. lerroa:
{{sakontzeko|Itsasoko ur}}
 
Ozeanoak ez dira [[ur gazi]] soilez osaturiko masak; lur azaletik iritsitako hainbat [[mineral]]ez eta hildako [[landare]] eta [[animali]]etatik datozen gatz organikoez osaturiko soluzio kimiko konplexuak dira. [[Sodio]]a eta [[kloro]]a, gatz arruntaren osagaiak, dira ozeanoetako uraren osagai nagusiak; ozeanoetako uraren pisu osoaren %&nbsp;86 hartzen dute, [[hidrogeno]]a eta [[oxigeno]]a alde batera utzita. Hurrengo gai aipagarrienak [[magnesio]]a (pisuaren %&nbsp;3,7), [[sufre]]a (%&nbsp;2,6), [[kaltzio]]a (%&nbsp;1,2), [[potasio]]a (%&nbsp;1,1) eta [[bromo]]a (%&nbsp;0,2) dira. Baina portzentajea horiek itsasoko uraren osagai gotorrei dagozkie soilik, eta uretan disolbaturik dauden gai gotorren kontzentrazioak uraren pisu osoaren %&nbsp;3,5 bakarrik hartzen du. Gazitasunaren arabera zehazten da itsasoko ureko lagin batean disolbaturik dauden gai gotorren kontzentrazioa; mila parte ureko hainbeste parte gatz dagoela adierazten du gazitasunak, eta honela idazten da: 0/000.
 
Esan daiteke, oro har, ozeano guztiek gatz kopuru bera dutela. Ozeanoen batez besteko [[gazitasun]]a 34,72 gramo ur litrokoa da, edo oro har erabiltzen den formulari jarraituz, milako 34,72koa. Hala ere, horrek ez du esan nahi gune jakin batzuetan batez besteko gazitasuna baino gazitasunhandiago ala gutxiago ezin egon daitekeenik.