Errebote: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
2. lerroa:
 
[[Fitxategi:Errebote zubieta 0001.jpg|thumb|300px|'''Errebotea''', [[Zubieta (Gipuzkoa)|Zubieta]], [[1961]].]]
'''Errebotea''' egun jokatzen diren [[pilota]] jokoen artean zaharrenetakoa da. [[Pilota#Luzeko pilota jokoak .28zuzeneko pilota jokoak.29|Luzeko pilota jokoa]] da; hau da, luzean jokatzen da, plaza batean bi talde aurrez aurre jarrita eta pilota alde batetik bestera jaurtiz. Mota horretako modalitate indartsuena da, seguru asko, errebotea.
 
Pilota joko modu hau oso ikusgarria da eta zaletasun handia zen Euskal Herriko leku askotan. Hori bai, plaza handi eta luzeak behar ditu jokatzeko eta horietako gutxi geratzen dira, batez ere [[Hego Euskal Herria]]n. [[Ipar Euskal Herria]]n herri askotan dago zaletasuna eta jolas taldea, baina Hego Euskal Herrian Donostiako [[Zubieta (auzoa)|Zubietan]] eta [[Billabona]]n soilik izan dira, eta gerora [[Oiartzun]] gehitu zaie. Plaza luzeak, aldiz, ikus daitezke [[Andoain]]en edo [[Erronkari]]n adibidez. Azken hori [[Julian Gaiarre]]k bere jaioterriari egindako oparia da.
9. lerroa:
 
== Arauak ==
Taldeak bost lagunekoak dira gaur egun; antzina, laukoak izaten ziren. Pilotak alde batetik bestera botatzeko [[eskularru]]ak eta zumitzezko [[xistera|xisterak]] erabiltzen dira. Saskiarekin ez da atxikirik onartzen; pilota hartu eta bota praktikoki une berean egin behar da. Teknika zaila eta ikusgarria da. Eskularrua erabiltzen duten jokalarien lana gehiago da aurkariaren pilota geratzea, kantxaren beste aldera jaurtitzea baino. Pilotak 125-150 gramo artekoak izaten dira.
 
[[Pilota#Luzeko pilota jokoak .28zuzeneko pilota jokoak.29|Luzeko pilota joko]] guztietan bezala, kintzeka eta jokoka kontatzen da: 15, 30, 40 eta jokoa. Kontatzeko modua tenisaren berbera da, baina [[tenis]]a sortu baino askoz lehenago kontatzen zen [[Euskal Herria]]n ''kintzeka'' luzeko jokoetan. 13 joko lortzean irabazten da partida. 40na berdinduz gero, tenisean bezala jarraian bi aldiz irabazi behar da jokoa lortzeko.