Pobrezia muga: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
Orrialde berria: '''Pobrezia-muga''' duintasunez bizitzeko behar diren oinarrizko beharrak, ondasunak eta zerbitzuak eskuratzeko behar den errenta maila da. Pobrezia-muga absolutua et...
(Ez dago alderik)

10:58, 24 urria 2013ko berrikusketa

Pobrezia-muga duintasunez bizitzeko behar diren oinarrizko beharrak, ondasunak eta zerbitzuak eskuratzeko behar den errenta maila da. Pobrezia-muga absolutua eta erlatiboa bereizi ohi dira: pobrezia-muga era absolutuan zehazten denean, gizarte batean bizi ahal izateko behar diren oinarrizko beharren kostua kalkulatzen da; pobrezia-muga erlatiboa erabiltzen denean, berriz, gizarteko ongizate-maila orokorra erreferentziatzat hartu eta beste pertsoan edo familiekin alderatuta ongizate edo errenta txikiagoa dutenak hartzen ditu pobretzat (adibidez, batezbesteko errentaren %50era heltzen ez direnak).