«Parmenides»: berrikuspenen arteko aldeak

466 bytes added ,  Duela 6 urte
ez dago edizio laburpenik
[[Xenofanes|Xenofanesen]] eta Aminiaren ikaslea omen zen, nahiz eta bere pentsamenduan Xenofanesen eragina argiagoa izan. Nolanahi ere, kultu bat eskaini zion Aminas bere maisuari Eleako hirian. Parmenidesek Eleako Eskola sortu zuen. Eleako [[Zenon Eleakoa|Zenon]] eta [[Melisos Samosekoa|Samoseko Meliso]] Eleako filosofoak izan ziren. Zenon bere ikasle eta eromenos<sup>1</sup> izan zen.
==Ontologia==
Parmenidesek poema bat idatzi zuen, ''Naturaz. ''Lan honetako zati garrantzitsuak, hexametroetan idatzita, [[Sexto Empiriko]] eta [[Simplizio]]<nowiki/>ri esker kontserbatu dira, 160 bertso guztira. Poemak hiru atal ditu: Proemioa, Egiaren (''[[aletheia]]'') bidea eta Iritziaren (''[[doxa]]'') bidea. Parmenides bere ideia filosofiko berriak aurkezten saiatzen da poeman nahiz eta lengoai metaforiko-sinbolikoaren erabilerak interpretazio-arazo batzuk ekarri.
 
Parmenidesek jainkosa baten ezpainetan jartzen du bere doktrina. Hark imajinatzen du jainkosaren presentziara eramanda, zaldi azkarrek gidatutako orga batean eta eguzkiaren alaben konpainian. Jainkosak, zalantzarik gabe egiako sinbolo bat. Hitzaurrearen amaieran dio: "Zuk dena ikastea beharrezkoa da".
Poema honetan, Parmenidesek errealitateari buruzko bi ikuskera aurkezten ditu: “Egiaren bidean” azaltzen du errealitatea (Izatea) bat dela: aldaezina, betierekoa eta homogeneoa. "Iritziaren bidean" itxurazko munduaz hitz egiten du: Itxurazko munduan zentzumenen bidez atzemandakoa faltsua dela dio Eleatar filosofoak.
 
Poema honetan, Parmenidesek errealitateari buruzko bi ikuskera aurkezten ditu: “Egiaren bidean” azaltzen du errealitatea (Izatea) bat dela: aldaezina, betierekoa eta homogeneoa. "Iritziaren bidean" itxurazko munduaz hitz egiten du: Itxurazko munduan zentzumenen bidez atzemandakoa faltsua dela dio Eleatar filosofoak.
 
Ikusi berri dugunez, Izatea (''den''a) hilezkorra, betea, bakarra, aldaezina, osoa, homogeneoa eta zatiezina da. Bestaldetik, itxurazko munduko aniztasuna eta mugimendua errefusatu behar direla dio, zentzumenek eragindako iruzurrak baitira.
* "Ezin daiteke esan ez dena badenik".
 
Errealitatea ezagutzeko irizpide bakarra adimena da, ez zentzumenak, baina kontraesanik gabe erabiliz. [[Ez-kontraesan]]<nowiki/>aren printzipio logikoa erabiltzen du Parmenidesek errealitatea bera kontraesanik gabeko zerbait dela azpimarratzeko ("''pentsa daitekeena eta izan daitekeena biak bat baitira''"). Ezereza pentsatzeak ez pentsatzea esan nahi du eta ezereza esateak ezer ez esatea esan nahi du. Horregatik, ezereza pentsaezin eta esanezina da. Pentsatzea eta izatea bat datoz.
 
Hortaz, ''ez-izatea''ren existentzia (logiko zein ontologikoa) absurdoa dela frogatutzat ematen du Parmenidesek: Izatea bada eta ezereza (ez-izatea) ez da ezer.
 
== Erreferentziak ==
*[[Joxe Azurmendi|Azurmendi, J.]] (arg.) 2011: ''Filosofia eta poesia'', Donostia, Jakin, ISBN 978-84-95234-43-8
* Arrieta, A./Uribarri, I. (koor.)(2008) : ''Filosofiaren historia, ''Donostia, Elkar. ISBN 978-84-9783-403-2.
* Kirk, C.S./Raven, J.E. (1970): ''Los filósofos presocráticos'', Madrid, Gredos.
82

edits