Frankofonia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robotak {{Commonskat}} gehitu du. Txantiloiak commons:category:Francophonie lotu du, Wikidataren arabera.
No edit summary
7. lerroa:
 
Lau multzotan banatu ditzakegu herrialdeak (ikus mapa): ''Ama-hizkuntza'' dutenak (urdin iluna), ''Administrazio-hizkuntza'' (urdina), ''Kultur-hizkuntza'' dutenak (urdin argia) eta ''Hizkuntz gutxitua'' dutenak (berdea).
 
==Frantsesaren egoera munduan==
 
Herrialde batean frantsesak duen egoera aztertzeko aldagai ugari izan behar dira kontuan: frantsesa hizkuntza ofiziala den edo ez, gehiengoaren edo gutxiengoren baten ama hizkuntza den, egoera formal edota informalean erabiltzen den, etab.
 
Zenbait herrialdetan ([[Frantzia]], [[Quebec]], [[Valonia]], [[Suitza]] frankofonoa, [[Monako]], [[Kanada]]ko eskualde batzuk...), frantsesa biztanle gehienen ama hizkuntza izateaz gain, erabilera arrunteneko hizkuntza da, bai eremu formalean, baita informalean ere.
 
[[Saharaz hegoaldeko Afrika]]ko herrialde askotan, frantsesa administrazio hizkuntza nagusia da, besteak beste, [[Kongoko Errepublika Demokratikoa]]n (munduan frantses hiztun kopuru handieneko herrialdea), baita [[Magreb]]eko zenbaitzutan ere ([[Algeria]] da adibiderik esanguratsuena).
 
Azkenik, beste zenbait herrialde ere, frantses hiztun kopuru esanguratsua edota kultura frantsesarekin harreman estua duelako, frankofoniaren baitan kokatzen dira. Frantsesa hizkuntza ofiziala izan ez arren, kultura edota irakaskuntzan garrantzia nabarmena izan ohi du. Herrialde horein artean [[Errumania]] eta [[Libano]] aipa daitezke, adibidez.
 
== Kideak kontinenteka ==