Ireki menu nagusia

Aldaketak

t
ez dago edizio laburpenik
| gudulari2 =[[Fitxategi:Pavillon royal de France.svg|20px|border]] [[Frantzia]]<br />[[Fitxategi:Bandera_de_España_1701-1760.svg|20px|border]] [[Espainia]]<br />[[Fitxategi:Flag of Bavaria (lozengy).svg|20px]] [[Bavaria]]
}}
'''Espainiako Ondorengotza Gerra'''<ref>EIMA: [http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-573/eu/contenidos/informacion/dih/eu_5490/adjuntos/estilo_liburua/ONOMASTIKA/IZEN%20ZERRENDAK.pdf ''Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak''].</ref> ([[1701]]-[[1713]]/[[1715]]), [[Karlos II.a Espainiakoa|Karlos II.a]] hil ostean, [[Espainiako Erresuma|Espainiako koroaren]] oinordekotza zela eta, gertatutako nazioarteko gatazka armatua izan zen. [[Europa]]ko herrialde gehienak parte hartu zuten eta, [[Ipar Amerika|Ipar]]n zein [[Hego Amerika]]ko kostaldeetan ere borrokatu zen. Izan ere, Espainiako erregetzaren ondorengotzaz gain, Europako botere nagusien arteko oreka ere erabaki zen.
 
[[Karlos II.a Espainiakoa]] [[1700]]ean hil zen, Filipe Borboikoa, Anjouko dukea eta [[Louis XIV.a Frantziakoa]]ren biloba, oinordekotzat utzita. Honela, [[Filipe V.a Espainiakoa]] bihurtu zen. [[Leopoldo I.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa]]k Espainiako tronuaren gaineko eskubideak aldarrikatu zituenean hasi zen gatazka. [[Gilen III.a Ingalaterrakoa eta II.a Eskoziakoa|Gilen III.a Orangekoa]] [[Ingalaterra]]ko erregeak ([[1707]]tik aurrera [[Eskozia]]rekin bat eginda [[Erresuma Batua]]n) ez zuen onartu Frantzia eta Espainiak familia bakar baten mendean egoterik eta bi herrialde horien aurkako aliantza osatu zuen, [[Zazpi Probintzia Batuen Errepublika|Herbehereak]], [[Inperio Santua]], [[Portugalgo erresuma|Portugal]] eta [[Savoia (eskualdea)|Savoiarekin]] batera.
29.120

edits