«Parmenides»: berrikuspenen arteko aldeak

1.535 bytes added ,  Duela 6 urte
Artikulua osatu dut.
(Gizaki bat agertzen zen lekuan, "Izakia" idatzi dut.)
Etiketa: Mugikor edizioa
(Artikulua osatu dut.)
[[Fitxategi:Parmenides.jpg|thumb|right|200px|Parmenides irudikatzen duen eskultura.]]
[[Parmenides]] edo '''Parmenides Eleakoa''' (grekeraz Παρμενίδης), ([[Elea Magna]], [[K.a 540]] - [[K. a. 470]]) [[Antzinako Grezia]]ko filosofo [[presokratiko]]a izan zen. [[Eskola eleatiko]]ko filosofo garrantzitsuena kontsideratu ohi da. Hasieran, [[Pitagoras]]<nowiki/>en jarraitzailea izan omen zen, baina berehala gainditu zuen [[pitagorismoa]], bere sistema filosofikoa garatzeko. Parmenidesen eragina nabarmentzekoa da mendebaldeko pentsamendu metafisikoaren historian, lehendabizikoz ''Izatea''ri buruzko hausnarketa garatu baitzuen.
 
==Ontologia==
[[Ontologia]] landu zuen; Parmenidesen teoriaren arabera, Izakia bakarra da, aldaezina, homogeneoa eta zatiezina, betikoa eta osoa, eta sorkuntza, aldaketa, deuseztapena eta mugimendua zentzuen lilura dira. Filosofia poema bat idatzi zuen, ''Izadiari buruz'', bere ontologiaren oinarriak azaltzen dituena.
Parmenidesek poema bat idatzi zuen, ''Izadiari buruz. ''Lan honetako zati garrantzitsuak, hexametroetan idatzita, [[Sexto Empiriko]] eta [[Simplizio]]<nowiki/>ri esker kontserbatu dira. Poemak hiru atal ditu: Proemioa, Egiaren (''[[aletheia]]'') bidea eta Iritziaren (''[[doxa]]) ''bidea. Parmenides bere ideia filosofiko berriak aurkezten saiatzen da poeman. Lengoai metaforiko-sinbolikoaren erabilerak interpretazio-arazo batzuk dakartza.
 
Parmenidesen teoriaren arabera, Izakia (''den''a) hilezkorra da, betea, bakarra, aldaezina, osoa, homogeneoa eta zatiezina. Hortaz, itxurazko munduko aniztasuna eta mugimendua errefusatu behar dira, zentzumenek eragindako iruzurrak baitira.
 
Egiaren bidean Parmenidesek baieztatzen du edozein ikerkuntzatan bi posibilitate logikoki koherente, baztertzaileak direnak, soilik daudela: ikerkuntzaren objetua dagolea edo ez dagoela. [[Logika]]<nowiki/>tik [[metafisika]]<nowiki/>rantz ("''pentsa daitekeena eta izan daitekeena biak bat baitira''") Parmenidesek lau proposizio erabiltzen ditu Izatearen existentzia frogatzeko:
* "''Badena bada".''
* "''Ez dena ez da".''
* "''Ezin daiteke esan badena ez denik".''
* "Ezin daiteke esan ez dena badenik".
Hortaz, ''ez-izatea''ren existentzia (logiko zen metafisikoa) absurdoa dela frogatutzat ematen du Parmenidesek.
 
==Erreferentziak==
== Erreferentziak ==
*[[Joxe Azurmendi|Azurmendi, J.]] (arg.) 2011: ''Filosofia eta poesia'', Donostia, Jakin ISBN 978-84-95234-43-8
* Arrieta, A./Uribarri, I. (koor.)(2008) : ''Filosofiaren historia, ''Donostia, Elkar, 2008. ISBN 978-84-9783-403-2.
* Kirk, C.S./Raven, J.E. (1970): ''Los filósofos presocráticos'', Madrid, Gredos.
 
{{filosofia zirriborroa}}
74

edits