Gioconda: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Addbot (eztabaida | ekarpenak)
t Robota: hizkuntza arteko 89 lotura lekualdatzen; aurrerantzean Wikidata webgunean izango dira, d:q12418 orrian
35. lerroa:
Ezkerreko eskuak aulkiaren ezkerreko eskutokiari heltzen dio, eta eskuineko eskuaren behatz lirainak dotoretasunez bermatuta daude ezkerreko eskuaren gainean.
 
Ilearen gainean [[mantelina]] edo [[buru-oihal]] fin bat jarrita dauka, eta ezkerreko sorbaldaren gainean kapa bati eusten dio.
 
Emakumea bizkarra zuzen-zuzen duela dago eserita, besoak antxumatuta, bere baitan bilduta dagoen norbaiten jarrera erakutsiz. Horrez gain, aulkiaren eskutokiak ere Giocondaren eta behatzailearen artean halako bereizketa bat ezartzen duen elementu gisa funtzionatzen du. Emakumearen begirada, ordea, behatzailearengan finkatuta dago, komunikazio isil horretarako gonbita luzatuko balio bezala.
 
Mona Lisaren aurpegia, lepoa, bularra eta eskuak argitasun beraren distirarekin nabarmentzen dira. Argituriko aurpegiak bere inguruan elementu askoz ere ilunagoak dituenez, (ilea, buruko oihala, itzalak) indar are handiagoz erakartzen du behatzailearen begirada. Era horretan, efektu bitxi bat sortzen da: emakume misteriotsu horrenganantz erakarriak sentitzen gara, baina harengandik distantzia jakin bat gordetzera behartuta gaude.
 
== Ezaugarri garrantzitsuak ==