Zorionak zuri: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
5. lerroa:
Ingelesezko abestien artean ospetsuena da ''Happy birthday to you'' (halaxe dago jasota ''[[Errekorren Guinness Liburua]]''n), hizkuntza askotara itzulia izan da, eta ingeles hiztunak ez diren herrialdeetan ere jatorrizko ingeles hitzekin abesten da askotan. Jatorrizko abestia [[1893]]an [[Patty Hill]] eta [[Mildred Hill]] [[Ameriketako Estatu Batuak|estatubatuar]] ahizpek sortu eta idatzi zuten. Biak lanbidez irakasle zirenez, abestia ikasleek ikasgelan agurra egin ziezaieten sortu zuten. Jatorrizko izenburua ''Good morning to all'' («Egun on denoi») izan zen.
 
Urtebetetzeko abesti gisa, [[egile eskubide]]ak [[1935]]anean erregistratu ziren, eta [[2030]]anean amaituko dira [[Ameriketako Estatu Batu]]etan. Beste herrialde batzuetan [[1985]]. urteaz geroztik jabego publikokoa da. [[1934]]an jaiotako [[Peter Heidrich]] [[Alemania|alemaniar]] konposatzaileak ''Zorionak zuriren aldaerak'' izenburuarekin sokazko laukoterako egokitzapen bat sortu zuen, osagai hauek nahasita: [[Bach]], [[Haydn]], [[Wolfgang Amadeus Mozart]], [[Beethoven]], [[Schumann]], [[Brahms]], [[Richard Wagner|Wagner]], [[Antonín Dvořák]] eta [[Max Reger]] musikarien musika, [[Viena]]ko musika, [[Hollywood]]eko musika, [[jazz]]a, [[tango]]a eta [[hungaria]]r musika.
 
== Hitzak ==