Gianni Versace: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robotak {{Commonskat}} gehitu du. Txantiloiak commons:category:Gianni Versace lotu du, Wikidataren arabera.
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
5. lerroa:
'''Gianni Versace''' italiar diseinatzailea izan zen ([[Reggio Calabria]], Calabria, 1946 - Miami, 1997). XX. mendeko azken hogeita bost urteetako modaren munduko diseinatzaile handienetako bat. Italiako ''[[prêt-à-porter]]'' delakoaren jaiotzaren protagonista nagusia izan zen.
 
Gaztetan amaren tailerrean aritu zen lanean, eta 1972. urtean [[Milan]]a joan zen, Genny, Complice eta Callaghan etxeekin lan egitera. 1970eko hamarraldiaren bukaeran Complice etxeak ''new romantic'' estiloa sortu zuenez geroztik, moda dotorea moda informalarekin eta emakumezkoarena gizonezkoarenarekin nahasten eta batzen saiatu zen buru-belarri. Bere jantzietan zeta, larrua, metala eta plastikoa erabili zituen, [[oihal estanpatu]]ak, [[bordatubrodatu]]ak eta erliebezko apaindurak. Tradizioa kontuan hartzen bazuen ere, Versacek ez zuen itzulera nostalgiko bat proposatzen, janzkera berezi eta konplexua baizik, Estatu Batuetako eragina eta gazteen kultura kontuan hartuko zituena. Bestalde, antzerki-lanetarako jantziak prestatu zituen, batez ere Maurice Béjarten balleteko dantzarientzat, eta osagaiak, lurrinak, azpiko arropa eta haurrentzako arropa ere egin zuen. 1997ko uztailean Miamiko bere etxe aurrean hil zuten.