Ireki menu nagusia

Aldaketak

900 bytes added ,  Duela 6 urte
ez dago edizio laburpenik
[[Hinduismo]]an eta hartatik sortu diren erlijioetan, '''dharma''' gizonaren jokaera gidatzen duen lege morala eta erlijiozkoa da. Esanahi asko dituen oinarrizko kontzeptua da hinduismoan, [[budismo]]an eta [[jainismo]]an. Hinduismoan esan nahi du bere estatusaren eta gizarte-mailaren arabera jarraitu beharko duela bakoitzak; budismoan hiru esanahi ditu: gauza, legea eta ideia; jainismoan, berriz, mugimenduaren betikotasuna adierazten du dharmak, eta beste lau elementurekin batera mundua osatzen duen oinarrizko gaia da.
 
== Dharma budismoan ==
 
Budismoaren barruan ''dharma'' kontzeptua (dotrina gisa ulertuta) hobeto ulertarazteko ''[[Tipitaka]]'' direlakoetan banatu zen :
 
* '''[[sutrak]]''', hau da, [[Buda]]ren beraren irakatsiak;
* '''[[vinaiak]]''', hau da, Budak emandako monasterio-arauak;
* '''[[abhidharma]]''', hau da, sutra eta vianiei buruzko iruzkin eta eztabaidak, Budaren ondoko jakintsuek egindakoak.
 
Hiru multzo hauek elkarrekin [[Pali kanona]] osatzen dute, edo beste izenez ''Tipitaka'' delakoa. ''Dharma'' da [[budismoaren altxor]]eko ''(mani)'' izeneko hiru pitxietako bat, Buda eta [[Shanga]]rekin batera.
 
Honegatik ''dharma'' hitza maiz aipatzen dute budistek, zeren eta «babes hirukoitzaren formula» delakoaren osagai nagusietako bat baita :
:: ''Sanghan'' [‘komunitatean’] babesten naiz
:: ''Dharman'' [‘dotrinan’] babesten naiz
:: Budan babesten naiz
:: eta haiengatik dihardut.
 
== Erreferentziak ==
{{commonskat}}
1.506

edits