Dialektoen continuum: berrikuspenen arteko aldeak
Orrialde berria: Fitxategi:Europe_Continuum.gif|thumb|350px|'''Europako dialekto edo hizkuntzen kontinuum''' ezagunenak. Hemen koloreek, argiek zein ilunek, kontinuum bana irudikatzen dute. <p>... |
(Ez dago alderik)
|
23:58, 15 urria 2013ko berrikusketa
.
Dialektoen kontinuuma edo dialektogunea, Leonard Bloomfield hizkuntzalariak[1] deskribaturiko fenomenoa da. Hizkuntzalari honek defendatzen zuen dialekto multzoen azterketek erakusten zutela aldaketa txikiak geografikoki hurbil bizi ziren hiztunen artean. Herritik herrira diferentziak antzeman zitezkeen baina hurbileko herrietan dialektoen arteko diferentziak txikiak ziren batez ere kanpoko aztertzaileentzat. Barneko hiztunen ikuspegitik diferentzia horiek nabarmenagoak izan zitezkeen. Alboko herrietako hiztunekin elkarrekiko ulergarritasuna ia beti ziurtaturik egoten da.
Denborarekin kontinuum batzuk desagertu egiten dira. Hori gertatuko da aldaera dialektal batzuk galduz gero. Horrela gertatu omen zen, esate baterako Arabako iparraldeko euskara galdu zenean; mendebaldetik Sakanara zihoan kontinuum baten gezia eten egin zen[2].
Hizkuntza estandar boteretsu batek ere aldaketa dialektalak leundu eta kontinuum bat desegin dezake.
Erreferentziak
- ↑ Bloomfield, Leonard (1935). Language, George Allen & Unwin: London, p. 51. Liburua Itziar Lakak euskaratu zuen, (Agustin García Calvoren hitzaurrea eta guzti): Hizkuntza, Klasikoak. 1994.
- ↑ Ikus Koldo Zuazo: Sakanako euskara. Burundako hizkera. Nafarroako Gobernua eta Euskaltzaindia, 2010.