Lasa eta Zabalaren hilketa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Hasierako paragrafoa txukuntzea
1. lerroa:
[[Fitxategi:Lasa eta Zabala gogoratuz.jpg|thumb|250px|Lasa eta Zabalaren desagerpenaren 25. urteurrena oroitzeko elkarretaratzea, [[Tolosa]]n. Manifestariek bi hildakoen erretratuak daramatzate]]
'''Lasa eta Zabalaren hilketa''', [[gerraEuskal zikinaHerria]]ren gertakari entzutetsu eta gogorrenetakoan izan zenden [[Gerra zikina Euskal HerriaHerrian|gerra zikineko]]n gertakari entzutetsu eta gogorrenetakoa da.
 
[[PSOE]]ren gobernuak antolatu eta zuzenduriko [[GAL]] erakundearen lehen ekintza honetan, kalez jantzitako espainiar [[guardia zibil]]ek [[Joxean Lasa]] eta [[Joxi Zabala]] [[Tolosa]]ko [[ETA]]ko kideak bahitu zituzten [[Baiona]]n ([[Lapurdi]]), haien lagun batek utzi zien autora sartzear zeudenean. Isilpean, [[Donostia]]ra eraman zituzten bahitutako gazteak, eta gobernuaren jabego zen etxe batean sartu zituzten, guardia zibilen eskuetan betiere. Denbora luzez, bi gazte tolosarrak krudelki torturatu zituzten. Operazioaren antolatzaileek, informazio helburuak betetzat eman zituztenean, Lasa eta Zabalaren hilketa agindu zuten. Horretarako, [[Alacant]]era eraman zituzten. Bertan, beren hilobiak eginarazi zizkieten bi gazteei, eta ondotik, buruan tirokatuz hil zituzten. Azkenik, guardia zibilek kare bizia erabili zuten hilobia estaltzeko, gorpuen deskonposaketa azkartze aldera, ahalik eta zantzu gutxien gera zedin.