Arotzaren eskuak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t 62.42.56.38 wikilariaren aldaketak ezabatuz, EnzaiBot wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
83. lerroa:
28: Zuberoaren eta Nafarroaren arteko mugan, Gepperten autoak istripua izan eta Oriko amildegietan behera erori da. Autoa sutan dago. Levertek autoan aurkituko duten gorpuari ADN frogak egingo dizkiotela agintzen du.
 
29: ADNADNak eta hortzek autoko gorpua Geppertena dela baieztatzen dute. Levertek istorio guztia kontatzen dio: Paul Moulin, haurtzaroa eta gaztaroa eroetxeetan eman ondoren, gaztelura itzultzen da 1957 urtean. Moulinek Fleury lapurren burua hil zuen aurrena eta eskuak moztu zizkion, lapurra zelako zigor moduan. Horrela lapurretan parte hartutako guztiak hiltzen joan zen, aurrez torturatuztorturatuta, besteen izenak esan zitzaten, eta ondoren eskuak moztuzmoztuta. Bera da Arotza izeneko hiltzailea, beraz. Geppertek 1985 urtean, hilketak ikertu eta Moulin hiltzailea dela ondorioztatzen du 1985 urtean. Moulin hil eta artelanen bila jarraitu zuen, kasu argitzearen ospea beretzat gordetzeko. Dena den, ulertezina da zergatik eraman nahi izan zituen margolanak Espainiara. Bide batez, Geppertek gizarte zerbitzuei Malenferren berri eman ez ziela eta beraiek aurkitu dutela eta orain moja etxe batean ongi dagoela esaten dio. Frantziako egunkariak uzten dizkio ia zabaldu den kasuaren argazki eta kronikekin. Anek argazkiko gizon bat zein den galdetzen dio. Levertek Geppert dela esaten dio. Ane harri eta zur geratzen da. Geppert hori ez da berak ezagutu duena.
 
30: Narratzailea Ozeano Barean kokatzen da orain. Brisson, Geppertekin batera kasua ikertu zuena, dago han. Narratzaileak bere pentsamenduak jasotzen ditu. Maiderrek ushebtia Interneten salgai jarri eta haren bila abiatu zen Donostiara. Neskak, ordea, salduta zeukan ia estatua. Haren etxera joan eta informazioa eskatzen zion estatuari buruz baina honek, estatuari buruz ezer ez zekiela, ez zion ezer esaten. Azkenean hil zuen. Ondoren, Gepperten deia jaso zuen, Ane izeneko neska batek deitu ziola esanez. Geppertekin Landetan elkartu eta Geppertek Donostiako poliziari kasua kontatzeko asmoa zuenez, hil egin zuen, lepoa bihurrituta eta bertan lurperatu. Aneren aurrean Geppert zela esanez aurkeztu zen, Gepperten autoan gainera. Lapur alemanaren alarguna ere hil zuen, koadroak etxetik eramatean bere deskripzioa eman ez ziezaion poliziari (bera Brisson bait zen eta ez Geppert, poliziak uste zuen bezala). Landetara joan, Geppert lur azpitik atera, BMWan sartu eta gasolina beteta, Orin behera amildu zuen, polizia berriz enganaitzeko. Berak aurrez hara eraman eta ezkutatutako motor batean egin zuen ihes, margolanak aurrez postaz bidalita. Orain, erretiratu aberats biziko da.