«Bidasoa»: berrikuspenen arteko aldeak

44 bytes added ,  Duela 6 urte
t
ez dago edizio laburpenik
t
}}
 
'''Bidasoa'''<ref>«Bidasoa izena deklinatzean honela egin behar da: ''Bidasoa, Bidasoan, Bidasoarekin...'', baina ''Bidasoko, Bidasotik, Bidasora...'' Era berean, izen horrek bere azken ''-a'' galtzen du ondoan beste determinatzaile bat edo adjektiboa daramanean. Adibidez: ''Bidaso maitea, Bidaso osoan, gure Bidaso hau''...» (Andres Iñigo, Euskaltzaindiko Onomastika batzordeburua: [http://www.euskaltzaindia.net/index.php?option=com_content&Itemidview=1article&id=3360:ibai-izenen-erabilera-zuzenaz-bidasoa&catid=121:berriak&idItemid=792619&lang=eu&view=article «Ibai izenen erabilera zuzenaz: Bidasoa»], 2010-07-26)</ref> ([[Baztan]] bailaran '''Baztan ibaia''' deitua) [[Nafarroako Foru Erkidegoa|Nafarroa]], [[Gipuzkoa]] eta [[Lapurdi]] zeharkatzen dituen [[ibai]]a da. [[Erratzu]]n, [[Auza (mendia)|Auza]] mendiaren magalean jaio eta [[Txingudi]]n, [[Bizkaiko Golkoa|Kantauri Itsasoan]] itsasoratzen da. [[Amuarrain arrunt|Amuarrainek]] eta, batez ere, [[izokin]]ek ospe handia eman diote.
 
== Ibilbidea ==
Bidasoa [[Erratzu]]n ([[Baztan]]) jaiotzen da, hemen elkartzen baitira Izpegi aldetik datorren Araneko erreka eta [[Auza (mendia)|Auza]] mendiaren ekialdean sortutako Iñarbegi erreka. Azken honetan dago bere iturburu ezagunena: [[Xorroxin ur-jauzia]]. Hemendik aurrera Baztan udalerria zeharkatzen du iparrekialde-hegomendebalde norabidean, [[Oronoz-Mugairi]]ra ailegatuz.
 
Behin Baztan eskualdetik kanpora dagoela, "''Bidasoa"'' izena hartzen du eta [[Malerreka]] eskualdean sartzen da. Malerrekako [[Doneztebe]] udalerrian, [[Ezkurra ibaia|Ezkurra ibaiko]] urak batu ondoren, iparralderantz biratu eta [[Sunbilla]] zeharkatzen du.
 
Handik [[Bortziriak]] eskualdean barneratu eta [[Bera]]tik igarotzen da. [[Endarlatsa]]n [[Nafarroako Foru Erkidegoa|Nafarroa]] utzi ondoren [[Gipuzkoa]] eta [[Lapurdi]] arteko muga egiten du. Gero [[Irun]] zeharkatu eta azkenik [[Hondarribia]] eta [[Hendaia]] artean itsasoratzen da, [[Txingudiko badia]]n.
== Kanpo loturak ==
{{Commonskat|Bidassoa}}
* {{eu}} [http://www.crana.org/themed/crana/files/docs/128/189/buscando_soluciones_bid_eusk_4.pdf Bidasoa arroko uraren foroa.]
 
[[Kategoria:Gipuzkoako ibaiak]]