Ramon Labaien: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
t 190.222.241.8 wikilariaren aldaketak ezabatuz, Addbot wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.
14. lerroa:
| lanbidea = [[Ekonomia]]laria
}}
'''Ramon Maria Labaien Santsinenea''' ([[1928]]ko [[abuztuaren 31]]a, [[Tolosa]], [[Gipuzkoa]], [[Euskal Autonomia Erkidegoa]], [[EspainiaHerria]]) politikari eta enpresaburu [[euskaldunak|euskalduna]] da. [[Euskal Herriko historia]]n aditua da, hainbat hedabidetan artikuluak idazten ditu. Umea zenetik berunezko soldadutxoak egiteko zaletasuna du, baita horiek saldu ere.
 
Tolosako San Frantzisko kalean jaio zen.<ref>[http://www.ahotsak.com/donostia/hizlariak/ramon-labaien-sansinenea/ «Ramon Labaien Sansinenea»], ''Ahotsak.com'' webgunea.</ref> Han zortzi urtez bizi izan zen, [[Espainiako Gerra Zibila]] etorri zen arte. Laskurain ikastolan ikasi zuen, [[euskara]]z. Bere aita Tolosako alkatea zen, [[EAJ]] alderdikoa, eta gerran familia osoa ihesi joan behar izan zuten; [[Zarautz]]era joan ziren, eta handik [[Oñati]]ra. Gero [[Iparralde]]ra joatea lortu zuten, eta 9 urte egin zituzten bertan, [[Donibane Lohizune]]n eta [[Sara]]n. Bertako ikastetxeetan ibili zen, eta bueltan, jesuitekin ikasi zuen batxilergoa, [[Donostia]]n.