Zaldiko Maldiko kultur elkartea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
25. lerroa:
Hasiera-hasieratik elkartearen lan-ildo nagusietariko bat euskarazko kultur ekitaldiak eskaintzea izan da. Urritik ekainera bitartean euskarazko kultur programazio bat du urtero.
 
[[1981]]. urtetik, hainbat eta hainbat hitzaldi, eta mahainguru izan dira bertan, Euskaleuskal kulturaren inguruko ahotsik garrantzitsuenak pasapasatu direla Zaldiko Maldiko elkartetik. Bakar batzuk aipatzearren, bertan izan dira [[Bernardo Atxaga]], [[Unai Elorriaga]], [[Joseba Tapia]], [[Pako Aristi]], [[Antton Luku]], [[Pello Zabala]], [[Koldo Zuazo]], [[Hasier Etxeberria]], [[Arantxa Urretabizkaia]], [[Iban Zaldua]], [[Asisko Urmeneta]], [[Alfonso Martinez Lizarduikoa]], [[Roldan Jimeno]], [[Mikel Belasko]], [[Mikel Urdangarin]], [[Patziku Perurena]], [[Pablo Sastre]], [[Xabier Erize]], [[Anjel Lertxundi]], [[Txillardegi]], [[Itxaro Borda]], [[Patxi Zabaleta]], [[Kike Amonarriz]], [[Xabier Kintana]], eta beste asko eta asko. Horrez gainera, eguneko gizarte gaiei buruzko hainbat hitzaldi eta mahai-inguru antolatu izan dira (Euskal Selekzioak, [[Euskararen Legea]], [[Irlanda]]ko Bake Prozesua, Iruñea-Andoain autobia, [[Abiadura Handiko Trena]], [[Itoizko urtegia]], Euskal musikaren egoera, Gazteak eta telebista, unean uneko nazioarteko gatazkak,...).
 
Nolanahi ere, hamabostean behingo ekitaldi horiez landara, Zaldiko Maldiko elkarteak hainbat ekitaldi “berezi” antolatzen ditu urtean zehar: euskaldunentzako partxis, mus eta xake txapelketak, zine proiekzioak, ikastaro bereziak, ''Karrika Gurea da'' izeneko festak, ''Irakurriz libertitzen gara'' ekimenaren inguruko solasaldiak, besteak beste.