José Luis Garci: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
No edit summary
10. lerroa:
| heriotza hiria =
| heriotza herrialdea =
| lanak =''[[El crack]]''<br />''[[Volver a empezar]]''<br />''[[El abuelo]]''<br />''[[You're the One]]''
| sariak = [[1982]], [[Ingelesa ez den hizkuntza batean egindako film onenaren Oscar Saria|Ingelesez besteko film onenaren Oscar Saria]]
| bikote kidea =
18. lerroa:
'''José Luis Garci''', izen osoa '''José Luis García Muñoz''' ([[Madril]], [[1944]]ko [[urtarrilaren 20]]a), [[espainia]]r zinemagilea da.
 
Lehenago film laburrak egin bazituen ere, Garciren lehen film arrakastatsua ''[[Asignatura pendiente]]'' ([[1977]]) izan zen. Bere belaunaldiari buruzko gogoeta ugari azaleratzen du filmetan, frankismoaren garaiko gizartearekin zerikusia dutenak. Halakoa da ''[[Solos en la madrugada]]'' ([[1978]]), esaterako, eta ''[[Las verdes praderas]]'' ([[1979]]). [[Ingelesa ez den hizkuntza batean egindako film onenaren Oscar Saria|Ingelesez besteko film onenaren Oscar Saria]] eman zioten ''[[Volver a empezar]]'' (1982) lanarengatik, eta espainiar film bati ematen zitzaion lehen [[Oscar Saria|Oscarra]] izan zen gainera.
 
Horietaz gainera, ''[[El crack]]'' ([[1980]]), ''[[El crack II]]'' ([[1983]]), ''[[Sesión continua]]'' ([[1984]]) eta ''[[Asignatura aprobada]]'' ([[1987]]) filmak ditu aipagarrienak. [[1990eko hamarkada]]n, telebistarako lan egin zuen, espainiar zinemagintzaren krisia zela eta. Nolanahi ere, [[1994]]an hasi zen berriro zinema zuzentzen, ''[[Canción de cuna]]'' filmarekin, zeinarekin irabazi baitzituen bost [[Goya Sariak|Goya]]. [[1997]]an, ''[[La herida luminosa]]'' zuzendu zuen. [[1998]]an, ''[[El abuelo]]'' filma estreinatu zuen, eta ''[[You Are the One]]'', [[2000]]n. Behin baino gehiagotan izendatu dute Oscar sarietarako. Garciren ''[[Sangre de mayo]]'' ([[2008]]) lanak, 1808ko maiatzaren 2an Madrilen gertatukoa kontatzen du.
 
== Erreferentziak ==