Sokrates: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robotak {{Commonskat}} gehitu du. Txantiloiak commons:category:Socrates lotu du, Wikidataren arabera.
22. lerroa:
Greziako filosofiaren aitzindari nagusietako bat izan zen, baina ez zuen ezer idatzita utzi eta haren bizitza eta pentsamendua ikasleen bidez ezagutzen dira, [[Platon]]en bidez, batez ere, Platonen obrarik gehienak Sokratesen elkarrizketetan oinarrituak baitira. Sokrates gizon prestua eta gudari ausarta izan zen, baina guztien gainetik ''agorako'' gizona izan zen, plaza gizona; Atenasko plazetan filosofia eztabaidak izaten zituen eta bere galdera eta elkarrizketa sotilen bidez zalantza eragiten zuen jendearengan.
 
[[Orakulu]] batek inor ez zela Sokrates bezain jakintsua iragarri zuen; hark, ordea, kontrakoa frogatu nahi izan zuen eta ''Ezer ez dakit, ezer ez dakidala baizik'' esaldi ospetsua erantzun zuen. Hala, berak ez zekizkien erantzunak jaso nahian hiriko jendeari galderak egin ohi zizkion kalean eta plazetan. ''Zer da justizia?'' ''Zer da zientzia?'' ''Zer da ausardia?'' Jendeak, ordea, ez zekien erantzuten, eta hala orakuluak iragarritakoa bete zen, inork ez bezala, Sokratesek bere ezjakintasunaren ezaguera behintzat bai baitzuen. Jarrera horrek, ordea, galdetua dena lotsarazi egiten du eta Sokratesi etsai asko sortu zitzaizkion horregatik; hala, jainko berriak sartzeagatik eta gazteria gaiztakeriaren bidetik eramateagatik hiltzera kondenatu zuten. Sokratesek ihes egin beharrean, [[zikutaAstaperrexil handi|astaperrexila]] hartu zuen bere jarraitzaileekin hilezkortasunaren gainean lasai hitz egiten zuen bitartean.
 
== Sokratesen jakintza ==