Kontrarreforma: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robotak {{Commonskat}} gehitu du. Txantiloiak commons:category:Reformation lotu du, Wikidataren arabera.
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
1. lerroa:
{{lanean|xirkan}}
'''Kontrarreforma''' [[XVI. mendea]]ren erdialdean Erromatar Eliza Katolikoak garatutako barne erreforma mugimendua izan zen, [[Erreforma Protestantea]]ri aurre egiteko nahian. Doktrina, barne-egitura, ordena erlijiosoak eta mugimendu espiritualak izan ziren burututako aldakuntzen jomuga.
 
'''Kontrarreforma''' edo '''Erreforma katolikoa''' [[XVI. mendea]]ren erdialdean [[Erromatar Eliza Katolikoa]]k garatutako barne erreforma mugimendua izan zen, [[Erreforma Protestantea]]ri aurre egiteko nahian. Doktrina, barne-egitura, ordena erlijiosoak eta mugimendu espiritualak izan ziren burututako aldakuntzen jomuga. Kontrarreforma hitza eremu ez-katolikoetan jaio zen, Eliza Katolikoaren barneko aldaketa horiek protestantismoen sorrerak eragin zituela eta horien helburu nagusia hedapen protestantea geldiaraztea zela azpimarratzeko.
 
== Berrikuntza espirituala ==
Trentoko Kontzilioko erabakiak hartu baino askoz ere lehenago hasi zen erreforma katolikoa. Aldaketen berri adierazten zuten mugimendu asko zegoen eliztarren artean, bizimodu espirituala hobetzeko saioak alegia, herrien eta egoeren arabera modu desberdinez gauzatuko ziren egitasmoak.
 
Espainian, Errege-erregina Katolikoek gotzaintza, kleroa eta erlijio ordenak berriztatzeko lanari heldu zioten. Cisneros kardinalearen laguntza erabakiorra izan zen eginkizun horretan, hark berriztatu baitzituen frantziskotar ordenak eta Alcaláko Unibertsitatea fundatu, helburu nagusia Bibliaren azterketak bultzatzea eta sakontzea zuen erakundea.
 
Italian ere sortu ziren egitasmo berriztatzaileak.
 
Horien artean aipagarria da oratorioen higikundea; laiko eta apaiz taldeak ziren, Erdi Aroko anaidiak gogoan harturik, debozioaren bidez, eta behartsuenganako eta erienganako karitateaz, berriztatze espirituala egiteko elkartzen zirenak. Higikunde horietako zenbaitek indar handia hartu zuten, hala 1494an Vicenzan fundatu zen San Jeronimoren Konpainia Ezkutukoa izenekoak; edota laiko batek ?Ettore Vernezzak? 1497an Genoan sortutako Jainkozko Maitasunaren Oratorioak. Beste asko ere eratu ziren Italia osoan zehar: Milanen, Napolin, Brescian, Veronan? Talde horiez gainera, izan ziren beste batzuk ere, elizigizon sekularrenak; kongregazioak eratuz elkartu ziren, erruki eta karitate lanak taldean egin ahal izateko, kanpoan jakinarazi gabe, eta hala sortu ziren, besteren artean, teatinoak, barnabitak eta somaskoak. Ildo horretan berean ipini daiteke Jesusen Lagundiaren fundazioa; jesuitak, monasterioko eginbeharretatik libre, bete-betean aritzen ziren apostolutza lanetan.
 
Elizgizon sekularrez zegoen Lagundia osatua, eta beren kideen perfekziozko bizitzabultzatzea eta fedea zabaltzea zuten helburua, predikuaren bidez, gogo jardunak eginez eta dotrina irakatsiz. Jesuitek, usadiozko hiru botoez gainera, laugarren boto bat ere bete behar zuten, hau da, aita santuarekiko obedientzia, eta hori berrikuntza handia izan zen, nahiz eta ez zen beti ondo ulertu. Lagundia oso bizkor ugaldu zen, eta berehala zabaldu zen mundu ezagun osora, Asia, India eta Japoniaraino. Lagundiko kideek heziketa filosofiko eta teologiko sendoa zuten, eta aipagarria da orobat haien espiritualtasun sakona, aszetismo gogor batez elikatzen zena, otoitza eta apostolutza lanez gainera. Jesuiten lana erabakiorra izan zen Eliza katolikoaren berriztatzean, dotrinaren eta errukiaren alorretan batez ere.
 
Garaiotan beretan berriztatu zen Italian frantziskotarren ordena. Higikunde horrek predikari famatu bat, Matteo de Bascio, izan zuen gidari. Zorroztasun asmoak bultzatuta, fundatzailaren erakutsiak osorik betetzea bilatzen zuen, eta hala eratu zen kaputxinoen ordena. Hasieran, bizimodu eremutarra egiten zuten, eskulanak eginez eta behartsuak zainduz huts-hutsik. Luzaro gabe ordea, gizartea, sinesteak eta ohiturak berritu ahal izateko prediku lanen behar larria zela-eta, uko egin zioten bizimodu eremutarrari, eta heziketa lanean jardun ahal izateko beharrezko ikasketak egiten hasi ziren.
 
== Trentoko Kontzilioa ==
Kontrarreformako egintzarik garrantzitsuena [[Trentoko Kontzilioa]] izan zen, 1545ean hasia. 1562an amaitu zen, bere bultzatzaile nagusia izan zen Karlos V.a enperadorea hil ondoren. Kontzilio honetan ez zuten parte hartu ordurako [[Erromatar Eliza Katolikoa|Erromatar Eliza Katolikotik]] aldenduta zeuden erreformatzaileek ezta beraien jarraitzaileek ere. Horrela, Erromak bere gustura moldatu ahal izan zituen hartutako erabakiak.
 
21 ⟶ 35 lerroa:
Kontrarreforman ordena erlijiosoek garrantzi handia izan zuten. Guztien artean [[Ignazio Loiolakoa]]k sortutako [[Jesusen Konpainia]] izan zen Trentoko erabakiak aurrera eramateko lan gehien egin zuena.
 
== KanpoKontrarreformaren loturakarmak ==
Ez zen aski ordea berrikuntzak egin nahi izatea, eta berrikuntza horiek bideratuko zituzten arauak taxutzea; berrikuntzei eraginkortasuna emango zieten tresnak eskuratu behar ziren, bizikizun benetakoa bihur zitezen.
{{commonskat}}
 
Trentoko dekretuak bideratzeko, eta erreformaren izpiritua gauzatzeko, ahalik eta baliabide gehienak eta egokienak erabili behar ziren: Filipe II.a erregearen laguntza, besteren artean, bere mendeko lurretan, elizgizonen dotrina zabaltzeko ardura, elizgizonak berak hezteko apaizgaitegien eraikitzea, erlijio ordenen lana, haietako zenbaiten berriztatzea ?karmeldarren kasua adibidez?, predikua, hezkuntza, artea eta literatura.
 
Izugarri garrantzitsua bihurtu zen eliztarrei dotrina katekesian erakustea. Horretarako, Kontzilioan bertan jarri zen abian hango dekretuak bilduko zituen ikasbide bat; parrokoentzat zen bereziki, sakramentu bakoitzari zegokion dotrina herri hizkuntzaz ager ziezaieten eliztarrei. Eginkizun hori Pio V.a aita santuak bururatu zuen (1565), hark eman baitzien parroko guztiei eliztarrak ikasbide horren arabera hezi zitzaten agindua. Lan horrek beste batzuk, laburragoak, eragingo zituen, baina beti ere helburu berberaz, eta gure egunotaraino ia erabili dira, Aita Asteterena eta Ripaldarena adibidez.Predikua zen katekesiaren osagaia. Predikari famatuenen artean, aipagarriak dira, Espainian, Avilako San Joan, Granadako Fray Luis, Alonso Cabrera, Villanuevako Santo Tomas eta Riberako San Joan. Heresearen aurrez aurre, polemistaren irudia sortu zen. Alemanian aipagarriak izan ziren San Pedro Canisio eta Jorge Scherer.
 
Hezkuntzaren alorrean, jesuitak izan ziren ordena nagusia, eta, era berean, aitzindari izan ziren erreforma katolikoaren ideiak zabaltzen eta ikasketei aplikatzen. Teologia ikasketak eta giza zientziak eta jakintzak bateratzea izan zen hezitzaile katolikoek erabiltzen hasi ziren estrategietako bat. Ikasketa plangintza guztietan sartzen zen heziketa humanistikoa, giza balio guztiak garatzeko egokiena, aldi berean fedea eta erlijioarekiko atxikidura sendotzen zirela.
 
Literaturari dagokionez, eragin handia izan zuten egile aszetikoek eta mistikoek; Santa Teresa eta San Joan Gurutzekoa izan ziren garrantzitsuenak. Artean baliabide guztiak, bereziki baliabide ikonikoak, fedearenzerbitzuan jarri ziren. Eukaristiarekin zerikusia zuten guztiak azpimarratu ziren batez ere, eta San Pedroren egoitzaren nagusitasunari erreferentzia egiten ziotenak.
 
Bitarteko horiekin batera, erlijio praktika bera ere erabili zen, Kontzilioko erabakiak ezagutarazteko: ikuskizun eta ekitaldi publikoak bultzatu ziren, hala prozesioak eta erreguzko ekitaldiak, fededuna parte hartzera bultzatzen zutenak. Ekitaldi horien artean oso garrantzitsuak izan ziren beti ere Jesukristoren Eukaristiako presentzia azpimarratzen zutenak: meza nagusiak, Corpus Christiren prozesioak, eta Espainian, Auto Sakramentalak.
 
Baliabide horiekin guztiekin, herriarengana eraman, eraginkor bihurtu eta eguneroko bizimoduan txertatu nahi ziren Trentoko erabakiak; izan ere, haien helburua ez zen solik ikusmoldeen akatsak zuzentzea, aitzitik, usadioak eta bizimoduak onbideratu nahi ziren, Elizaren goienetik hasita herri xehearenganaino.
 
== Erreferentziak ==
{{ lur | data=2013/10/08}}
 
== Kanpo loturak ==
{{commonskat}}
* [http://www.hiru.com/historia/historia_02900.html Erreforma eta Kontrarreforma] hiru.com gunean
* [http://www.puntubi.com/testuinguruak/kontrarreforma.htm Kontrarreforma] puntubi gunean