Hardware: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
5. lerroa:
Informatikako arloan, ordenagailu baten periferikoei aplikatzen zaie, [[disko gogor]], [[CD-ROM]] edo diskete-unitateei (floppy) esate baterako. Hardwarea osatzen duten multzoan eragile elektroniko eta elektromekanikoak, zirkuituak, kableak, kutxak, edozein motako periferikoak eta bestelako elementu fisikoak ere sartzen dira.
Harware batek elementu fisiko (ukitu egin daitezkeenak) guztiei egiten die erreferentzia, [[ordenagailu]] pertsonal baten kasuan honako hauek izango lirateke: Disko unitatea, monitorea, teklatua, plaka base edo txartel nagusia, mikroprozesadorea, kabinetea, memoriak, e.a. Bestaldetik, [[software]]a elementu ukiezina da, informazio, ideia, kontzeptu, sinbolo bezala existitzen dena; ordenagailu baten “zati inmateriala” dela esan daiteke. Liburu batekiko metafora bat egiten badugu, tapak, orrialdeak eta tinta hardwareari dagozkie, hitzen, esaldien eta paragrafoen eduki edo informazioa [[software]]ari legozkieke.
 
== Konputagailuen Hardwarean egindako teknologiak eta berrikuntzak ==
 
* '''1. belaunaldia (1945 – 1956)''': Balbula termoionikoarekin. Zirkuitu elektrikoak dituen bonbilla baten tamainako beirazko tutuak. Teknologia honen makinak bolumen handikoak, kostu handikoak, fidagaitzak eta operazio eta mantenamendurako zailak ziren.
 
* '''2. belaunaldia (1957 – 1963)''': Transistoreekin. Aurrekoak baino makina txikiagoak, fidagarriagoak eta ekonomikoak ziren.
 
* '''3. belaunaldia (1964 – 1971)''': Zirkuitu Integratuekin. Teknologia honek ehunka transistore eta bestelako osagai elektronikoak zirkuitu integratu bakarrean sartzea lortu zen, siliziozko txip bat osatuz. Konputagailuek beren kostuak eta tamaina jaitsi ziren, bere kapazitatea, abiadura eta fidagarritasuna handitu zirelarik.
 
* '''4. belaunaldia (1971 – Orainaldia)''': Mikroprozesagailuekin. Txip honek ia osorik integraturik dagoen konputagailu bat osatzen du, siliziozkoa eta zentimetro karratu txikia duena.
 
* '''5. belaunaldia (Orainaldia – Etorkizuna)''': Berrikuntzaz lortutako aurrerapauso garrantzitsua, integraziozko eskalen gorapenarengatik, prozesuko abiaduren handitzeagatik eta softwarearen handitze eta konplexutasunarengatik. Adimen artifizialezko programek eta sistema bikainek zentzu honetan munarri bat izan zuten.
 
 
'''Berrikuntza batzuk:'''
 
* Etorkizunerako hardware txikiago, ahaltsuago eta aurreratuagoa espero da, nanoteknologiako eta nano-elektronikako azken ikerketen ondorioz.
 
* [[2006]]. urtean IBM enpresak [[PUZ]] prozesadore baten prototipoa lortu zuen, oso azkar lan egiten duena, 500Ghz eta ustez, zerbait gehiago. Adituek giro tenperaturan 350GHz-etan lan egiten duen prozesagailua sortu zuten, baino -268 gradu zentigrado hoztuz 500GHz-eko errekorrera iritsi ziren. Tenperatura horietara iristeko Helio likidoa erabili zuten. Proposatu duten helburua 1THz-ko (1000GHz) abiaduraraino iristea da. Ideia bate gin ahal izateko, kontutan hartu behar da etxeko prozesagailu azkarrenek 3 eta 5GHz-ko abiadura dutela.
 
== Ikus, gainera ==