Donostiako Arkitektura Goi Eskola Teknikoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Addbot (eztabaida | ekarpenak)
t Robota: hizkuntza arteko 1 lotura lekualdatzen; aurrerantzean Wikidata webgunean izango dira, d:q5560540 orrian
3. lerroa:
 
== Egoitza ==
Hasieran, arkitekturako eskolak jada existitzen ziren [[Ategorrieta]]ko bi eraikinetan aldi berean eman ziren, hau da, "Villa Asunción" eta "Villa Yeyette" —1977ko azaroaren 15ean irekia— izeneko egoitzetan ("Villa Yeyette"n idazkaritza eta azken ikasturteetarako gelak zeuden). Ondoren, [[Ibaeta]]ko campusean eraiki zen egoitza berria.
 
[[Mikel Garai]] arkitektoak [[1992]]an proiektatu zuen eskolaren gaur egungo [[eraikin]]-egoitza, [[arkitektura postmoderno]] garaiko ''Tendenza'' mugimenduaren barnean sailka daitekeena. Ikastegiak bost solairu ditu, sotoa barne. Bertan, ikasgelez gain, ospakizun-aretoa ([[Luis Peña Gantxegi]] Aretoa deitua), kalkulu-zentroa, maketak egiteko aretoak eta bestelako aretoak daude. Liburutegia laugarren solairuan kokatuta dago.