Wade-Giles: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Amanu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Amanu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
1. lerroa:
'''Wade-Giles''' [[mandarin txinera]] [[latindar alfabetoa|latindar alfabeto]]ra letraldatzeko metodo bat da. Thomas Francis Wade britaniarrak asmatu zuen XIX. mendearen erdialdean, eta Herbert Allen Giles britaniarrak aldatu; hau eragin handiko txinera-ingeles hiztegi baten egilea izan zen, Txinan 1892an argitaratua, eta [[Cambridgeko Unibertsitatea|Cambridgeko Unibertsitate]]ko txinerako katedran Waderen ondorengoa.
 
Wade-Giles metodoa XX. mendean izen txinatarrak transkribatzeko erabiliena izan den Mendebaldean, 1980ko hamarkada arte, Txinako estatuak garatu eta sustatutako ''[[pinyin|hanyu pinyin]]'' sistema, edo ''pinyin'' soilik, hedatu arte. Frantzian metodoaren bertsio aldatu bat erabili zen. Espaineraren eremuan ez da sekula mandarin txinera transkribatzeko berezko sistemarik izan, eta honegatik Wade-Gilesa ia non-nahi erabiltzen zen ''pinyin'' zabaldu zen arte.
 
Wade-Gilesaren arabera transkrikatutako izenak dira, adibidez, "Mao Tse-tung" eta "Teng Hsiao-p'ing", ''pinyin''-ez [[Mao Zedong]] eta [[Deng Xiaoping]].
 
== Ikus, gainera ==
* [[Hanyu Pinyin]]
* [[Latinxua Sin Wenz]]
 
== Kanpo loturak ==
*[http://www.upf.edu/materials/huma/central/eines/py-wade.htm Pinyin eta Wade-Gilesen arteko bihurketa egiteko taula]
*[http://www.pantheon.org/miscellaneous/conversion_chart.html Pinyin / Wade-Giles conversion chart]