Lehoien Atea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
1. lerroa:
Lehoien ataria deitua Micenasko sarrera nagusia izan zen Brontze Aroan. K.a. XIII. mendean eraiki zuten hiriaren ipar-mendebaldean, eta izena, sarreraren gainean erliebean eginiko pose heraldikoan aurkitzen diren bi lehoi emeen irudiari zor dio. Ate gaineko figura hau, Grezia primitibotik biziraun duen eskultura monumental bakarra da.
[[Fitxategi:Lions-Gate-Mycenae.jpg|thumb|Lehoien ataria]]
 
Micenas hiria Peloponeso penintsulan aurkitzen da, Atenastik 90 km hego-mendebalderantz joanda. Bertako hondakin ikusgarrienak horma ziklopeoak (ziklopeek eginak zirela uste zirenak), Lehoien ataria eta Atreoren altxorra bezalako eraikin funerarioak dira.
Greziar zibilizazioaren gune nagusienetakoa izan zen Micenas K. a. 2000 urte inguruan, alde batetik, Greziaren hegoaldea dominatzen zuen fortaleza militar bat zelako, eta bestetik, akeoen zibilizazioaren zentroa zelako. Micenas hiriaren liderazgo posizioa zela eta, K. a. 1600-1100 urteen arteko garaiari "garai mizenikoa" deitzen zaio.