«Zigurat»: berrikuspenen arteko aldeak

65 bytes removed ,  Duela 8 urte
 
== Ziguraten helburua ==
Ziguratetan ez ziren zeremonia edo ospakizun publikoak ospatzen, Jainkoen etxeak kontsideratzen baitziren. Helburua zen Jainkoak herritik hurbil sentitzea eta, aldi berean, herriak Jainkoen babesa sentitzea. Apaizek bakarrik zuten aukera tenpluaren barrura sartzeko, Jainkoen zaintza eta beharrak atenditzeko. Honela, sakrifizioak, eskaintzak eta herriak eginiko opariak kudeatzen zituzten. Apaizak pertsonaia boteretsuak bilakatu ziren Mesopotamian. Jainkoekin zeukaten harreman zuzenak, estatus berezia eskeintzen zien garaiko gizarte mailakatuan penesexualak.
 
Zigurat-a, [[Babiloniar Inperioa|babiloniarren]], [[asiria]]rren eta [[sumer]]tarren ohiko tenplua bilakatu zen. Guztira 32 zigurat ezagutzen dira garaiko Mesopotamia osatu zuten lurraldeetan. Gehienak [[Iran]]en eta [[Irak]]en kontserbatzen dira, nahiz eta Irakeko azken gerrak herrialde hartako zigurat ugari suntsitu dituen. Zaharrena Kashan-goa da, [[K. a. 5. milurtekoa]]. Hobekien kontserbatzen den zigurata, berriz, garaiko [[Elam]] erreinuko Choga Zanbil dugu, egungo Iranen. [[Hammurabi]]ren obra kontsideratzen da, eta honen oinarrian zigurat zaharragoen aztarnak topatu dira. Ondoren, [[Nabukodonosor]] erregeak amaitu zuen eraikina.
Anonymous user