37.765
edits
t (Robotak {{Commonskat}} gehitu du. Txantiloiak commons:category:John Wycliffe lotu du, Wikidataren arabera.) |
No edit summary |
||
{{Biografia infotaula oinarria
| izena = John Wyclif
| irudia = Jwycliffejmk.jpg
| oina =
| izen osoa =
| ezizena =
| jaiotza data = [[1320]] inguru
| jaiotza hiria = Hipswell, [[Yorkshire]]
| jaiotza herrialdea = [[Ingalaterra]]
| heriotza data = [[1384]]ko [[abenduaren 31]]a
| heriotza hiria = Lutterworth, [[Leicestershire]]
| heriotza herrialdea = [[Ingalaterra]]
}}
'''John Wyclif''' (''Wycliff'' edo ''Wycliffe'' ere idatzia) (Hipswell, [[Yorkshire]], [[1320]] inguru – Lutterworth, [[Leicestershire]], [[1384]]ko [[abenduaren 31]]a) teologoa eta [[Eliza Katolikoa]]ren kritikari [[Ingalaterra|ingelesa]] izan zen, [[Erreforma Protestantea]]ren aurrekarietakoa.
Eraso egin zion Elizaren dotrina ortodoxoari, transubstantziazioari dagokionari bereziki. Botere sekularrean [[Aita Santu]]en esku-hartzea salatu zuen. [[Biblia]] eta augustinismora itzultzea defendatu zuen. Are gehiago, nork bere hizkuntzan Biblia entzuteko eskubidearen alde jo zuen. Bere ideiek arrakasta izan zuten hainbat jenderen artean, eta jarraitzaile talde bat, [[lolardoak]], izan zuen. [[Heretiko]]tzat kondenatu ([[1380]], [[1382]]), eta baztertua utzi zuten. Haren erakutsiak ''apaiz pobreek'' zabaldu zituzten, eta eragin handia izan zuten [[Jan Hus]] txekiar erreformatzailearengan.
[[Ingeles]]ezko Bibliaren lehendabiziko itzulpenaren atzean kokatzen dute Wyclif ([[Wyclifen Biblia]] deitzen da, hain zuzen ere). ''De domino divino'' ([[1375]]), ''De officio regis'', ''De veritate scripturæ'' ([[1378]]), ''De potestate papæ'' ([[1379]]) ere plazaratu zituen.
== Erreferentziak ==
{{ lur | data=2013/09/30}}
{{erreferentzia_zerrenda}}
{{commonskat}}
|
edits