«Iskanbila»: berrikuspenen arteko aldeak

1.379 bytes added ,  Duela 7 urte
 
== Historia ==
'''Iskanbila''' [[1990]]. urtean jaio zen [[Arrasate]]n boskote bezala, taldea Txirik, Gotzonek, Txakak, Ibanek eta Lapok osatu zuten. [[1992]]an maketa bat argitaratu zuten eta [[1997]]an diskoa etorri zen. Grabaketa baino lehen Ibanek eta Txakak taldea utzi zuten, baxu-jotzaile lanetan Zakarrak taldean ibilitako Xabi sartzen delarik. Diskoa grabatu eta gutxira Txirik bizia galdu zuen istripu baten ondorioz eta Saul sartu zen taldeko abeslari lanak egitera. [[2006]]. urtean taldeak azkenLorentzo kontzertuaRecords joestudioan zuengrabatua.
 
[[1996]]ko [[uztail]]ean diskoa grabatu zuten Shot!! estudioan. Grabaketa baino lehen Ibanek eta Txakak taldea utzi zuten, baxu-jotzaile lanetan [[Zakarrak]] taldean ibilitako Xabi sartu zen. Diskoa grabatua zegoen eta diseinu guztiak prest zeuden, baita diskoaren izenburua: ''Jaio... ta hil''. Diskoa argitaratzeko dena prest zegoenean, Txiri errepidean izandako istripu batean hil zen. Gertaera honen ondorioz diskoaren diseinua eta izenburua aldatzekotan egon ziren, baina azkenean dena zegoen bezala utzi zuten. Hau guztiaren ondoren, diskoa [[1997]]an argitaratu zen Plastic Disk argitaletxearekin, eta Saul sartu zen taldeko abeslari lanak egitera.
 
Geroago [[Beltza Records]]eko Luisek [[binilo]]zko EP bat argitaratzea eskeini zien. Luisen asmoa [[Gipuzkoa]]ko [[punk]] eta [[Oi!]] taldeei omenaldia egitea zen, horregatik hainbat bertsio grabatu ziren. Single honek 500 aletara mugatutako argitalpena izan zuen, bilduma pieza izateko xedearekin. ''Hay que machacar'' biniloa [[1999]]. urtean agitaratu zen.
 
Urteetan zehar hainbat kontzertu jo zituzten, asko Oi! talde oso garrantzitsuekin: The Business, The Crack, [[Oxymoron]],... Urtero Txiriren omenaldi kontzertua antolatzen zuten, eta [[2006]]. urtean taldeak azken kontzertua jo zuen.
 
[[2012]]ko otsailean Info7 irratiko Kaleko Mobida irratsaioan Iskanbilako taldekideak elkarrizketatu zituzten. Elkarrizketatuak Gotzon eta Lapo izan ziren. Bertan argitaratu gabeko abestiak entzuteko aukera izan zen, eta argitaratu gabeko beste abesti batzuk zudela esan zuten, baita hauek grabatu eta argitaratzeko asmoa zutela (baina auskalo noiz).
 
[[2013]]ko [[maiatz]]ean kontzertu bat jo zuten [[Arrasateko Gaztetxea]]n.
 
== Diskografia ==
1.959

edits