Juan Luis Panero: berrikuspenen arteko aldeak
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary |
No edit summary |
||
1. lerroa:
'''Juan Luis Panero Blanc''' ([[Madril]], [[1942]]ko [[irailaren 9]]a - [[Torroella de Montgrí]], [[Gironako probintzia|Girona]], [[2013]]ko [[irailaren 16]]a) espainiar poeta izan zen.
== Biografia ==
Zuzenbideko eta Filosofiako ikasketak egiten hasi zen, baina bukatu gabe utzi zituen. Aurrerago, Parisen eta Londresen, Literatura eta Hizkuntzari buruzko ikasketak egin zituen. Mexikon bizi izan da zenbait urtez, Estatu Batuetako argitaletxe batentzat lanean. Lehen poema-liburua 1968an argitaratu zuen: ''A través del tiempo'' (''Denboran zehar''). Lehenengoaren ondoren beste asko etorri ziren gero: ''Dulce pájaro de juventud'' (1975, ''Gaztaroko txori gozoa''); ''Los trucos de la muerte'' (1975, ''Heriotzaren trikimailuak''); ''Desapariciones y fracasos'' (1978, ''Desagerpenak eta porrotak''); ''Testamento del náufrago'' (1983, ''Naufragoaren testamentua''); ''Juegos para aplazar la muerte'' (1984, ''Heriotza atzeratzeko jokoak''); ''Antes de que llegue la noche'' (1984, ''Gaua heldu baino lehen''). Azken liburu horrek Bartzelona Hiria saria irabazi zuen 1985ean. Gero, aitaren obraren antologia osatzeko lanak, hitzaurrea eta oharrak egin zituen: ''Leopoldo Panero''. 1988an, Loewe Fundazioaren Lehen Poesia saria irabazi zuen ''Galerías de Fantasmas'' (''Fantasmen galeria'') poema-liburuarekin. Poemak idazteaz gainera, Panerok literatura-kritikako lanak idatzi ditu zenbait aldizkaritarako, eta hainbat obra itzuli ditu frantsesetik eta ingelesetik. 1975ean, ama eta anaiekin batera, Jaime Chávarriren ''El desencanto'' filmean parte hartu zuen; filmak panerotarren dekadentzia kontatzen du, hipokrisiak markatutako familia baten adibide gisa. 1993an, ''Los viajes sin fin'' (''Amaigabeko bidaiak'') argitaratu zuen, eta 1994an ''Los mitos y las máscaras'' (''Mitoak eta maskarak''), bere literatura-prosaren bilduma bat, artikuluaren eta hitz lauzko poemaren artekoa. Anaiekin batera, ''Después de tantos años'' (''Hainbeste urteren ondoren'') filmean parte hartu zuen, [[Ricardo Franco]]ren zuzendaritzapean. 1999ko hasieran, ''Enigmas y despedidas'' (''Enigmak eta agurrak'') argitaratu zuen, heriotzaren eta bizitzaren enigmak aztertzen dituen liburua.▼
[[Leopoldo Panero]] poetaren eta [[Felicidad Blanc]] idazlearen semea, eta [[Leopoldo María Panero]] poetaren anaia zen. Zuzenbide eta Filosofiako ikasketak egiten hasi zen, baina bukatu gabe utzi zituen. Aurrerago, [[Paris]]en eta [[Londres]]en, Literatura eta Hizkuntzari buruzko ikasketak egin zituen. [[Mexiko]]n bizi izan zen zenbait urtez, [[Estatu Batu]]etako argitaletxe batentzat lanean.
Lehen poema-liburua 1968an argitaratu zuen: ''A través del tiempo'' (''Denboran zehar''). Lehenengoaren ondoren beste asko etorri ziren gero: ''Dulce pájaro de juventud'' (1975, ''Gaztaroko txori gozoa''); ''Los trucos de la muerte'' (1975, ''Heriotzaren trikimailuak''); ''Desapariciones y fracasos'' (1978, ''Desagerpenak eta porrotak''); ''Testamento del náufrago'' (1983, ''Naufragoaren testamentua''); ''Juegos para aplazar la muerte'' (1984, ''Heriotza atzeratzeko jokoak''); ''Antes de que llegue la noche'' (1984, ''Gaua heldu baino lehen''). Azken liburu horrek Bartzelona Hiria saria irabazi zuen 1985ean. Gero, aitaren obraren antologia osatzeko lanak, hitzaurrea eta oharrak egin zituen: ''Leopoldo Panero''. 1988an, Loewe Fundazioaren Lehen Poesia saria irabazi zuen ''Galerías de Fantasmas'' (''Fantasmen galeria'') poema-liburuarekin.
▲
2009an, Ediciones Vitruvio argitaletxeak ''La memoria y la muerte'' argitaratu zuen; data horretara arte argitaratutako poesia-lan osoa biltzen duen antologia da.
|