Egan (musika taldea): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
30. lerroa:
2002an abeslari berri bat sartu zen taldera: [[Idoia Uralde]] eta [[2004]]ean formatu berria estreinatu zuen [[Xabier Saldias|Xabierrek]]: musika tresnak sakrifikatu eta bi dantzari sartuaz, [[Jaione Zapiain]] eta [[Roxi Zubizarreta]], jendeak hori eskatzen zuela eta; handik urte batzuetara, [[2010]]ean [[Ane Saldias]], [[Xabier Saldias| Xabierren]] alaba sartu zen dantzari. Joera berrietara egokitu beharra argudiatu zuen [[Xabier Saldias|Saldiasek]]: "DJak plazan sartu dira, eta jendeari bost inporta zaio zeinek jotzen duen edo zein musika tresna dauden; jartzen duen giroak bakarrik axola du. Itxuraz arreta handiagoa jartzen zaie dantzariei eta ikuskizunari, musika jotzeari baino. Horregatik, joera hori ikusita, formatua aldatu dugu". Plaza giroaren gainbeherak ere eragin dio [[Egan (musika taldea)|Egani]], urteko emanaldi kopurua berrehunetik erdira murriztu baitzaio.
 
[[Egan (musika taldea)|Eganen]] ez ezik, [[2008]]ko abenduan estreinaldia egin zuen [[Pasaia Orchestra]] big band-ean ere abesten dute [[Xabier Saldias]]ek eta [[Idoia Uralde]]k. Azken hau, gainera, [[Takolo, Pirritx eta Porrotx| Pirritx, Porrotx eta PorrotxMarimotots]] pailazoekin lanean hasi zen [[2010]]ean.
 
== Diskografia ==