Egan (musika taldea): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
28. lerroa:
70eko hamarkadaren hastapenetan plazaratu arren, [[1985]]era arte taldeak ez zuen kaleratu lehen diskoa. [[1994]]a bitartean, zortzi disko eta bilduma bat argitaratu zituen. Urte hartan, Saldiasen eta gainerako taldekideen arteko liskarrak zirela medio, taldea banandu egin zen. [[Xabier Saldias|Saldiasek]] musikari berriak bildu zituen, eta Egan izenari eutsi zion, Berria erantsita, eta besteek [[Trabuko Egan]] sortu zuten. Trabukotik beste bi talde sortu ziren epe laburrean: [[Irailerako 6]] eta [[Keinu]]. [[Egan Berria]]k kantu propioen aldeko apustua egin zuen lehen diskoan, [[Berria]] (IZ, 1995), baina ez zuen oihartzun handirik izan. "Beti bertsioak egiten ibili eta gero, gure kantuekin atera genuen diskoak ez zuen batere arrakastarik izan. Egan, erromeria, rantxera, tirolesa... esparru horretara mugatu gaitu, nonbait, jendeak. Hasieran, gu rockeroak ginen, baina jendeak horretara eraman gaitu", zioen tonu etsian [[Xabier Saldias|Saldiasek]]. Hortaz, bertsioetara itzuli zen hurrengo lanetan.
 
2002an abeslari berri bat sartu zen taldera: [[Idoia Uralde]] eta [[2004]]ean formatu berria estreinatu zuen [[Xabier Saldias|Xabierrek]]: musika tresnak sakrifikatu eta bi dantzari sartuaz, [[Jaione Zapiain]] eta [[Roxi Zubizarreta]], jendeak hori eskatzen zuela eta; handik urte batzuetara, [[2010]]ean [[Ane Saldias]], [[Xabier Saldias| Xabierren]] alaba sartu zen dantzari. Joera berrietara egokitu beharra argudiatu zuen [[Xabier Saldias|Saldiasek]]: "DJak plazan sartu dira, eta jendeari bost inporta zaio zeinek jotzen duen edo zein musika tresna dauden; jartzen duen giroak bakarrik axola du. Itxuraz arreta handiagoa jartzen zaie dantzariei eta ikuskizunari, musika jotzeari baino. Horregatik, joera hori ikusita, formatua aldatu dugu". Plaza giroaren gainbeherak ere eragin dio [[Egan (musika taldea)|Egani]], urteko emanaldi kopurua berrehunetik erdira murriztu baitzaio.
 
[[Egan (musika taldea)|Eganen]] ez ezik, [[2008]]ko abenduan estreinaldia egin zuen [[Pasaia OrchestranOrchestra]] big band-ean ere abesten dute [[Xabier Saldias]]ek eta [[Idoia Uralde]]k. Azken hau, gainera, [[2008]]koTakolo, abenduanPirritx egineta zuenPorrotx| estreinaldiaPirritx bigeta bandPorrotx]] horrekpailazoekin lanean hasi zen [[2010]]ean.
 
== Diskografia ==