Emakume Abertzale Batza: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Aihotz (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Aihotz (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
2. lerroa:
'''Emakume Abertzale Batza''' (EAB) [[1922]]an [[Bilbo]]n sortutako [[Euzko Alderdi Jeltzalea|EAJko]] emakumeen elkarte nazionalista da. [[Karmele Errazti]] izendatu zuten presidente, baina, [[Miguel Primo de Rivera]]ren diktadura-aldian legez kanpo utzi eta desagertu egin zen. Elkarte hau sortzeko jadanik [[Irlanda]]n zegoen [[Cumann na mBan]] elkartean oinarritu ziren.
 
[[1931]]n berragertu zen, berezko autonomia lortu eta Hego Euskal Herri osora zabaldu zen. "Jaun-goikoa eta Lagi-Zarra" ([[JEL]]) eta [[euskara]] zituzten helburu; gizonezkoek gidaturiko lanaren menpeko ikusten zuten beren egitekoa. Irakaskuntza eta heziketa alorrean egindako lanaz gain ([[ikastola]] eta haurtzaindegietan bereziki), propaganda eta gizarte-arazoak arintzen saiatu ziren. Jarduera honen emaitza, eta Juventud Vasca-rekin ([[Eusko Gaztedi|EGI]]) batera, Euzko Irakasle Batza eta [[Eusko Ikastola Batza|Euzko Ikastola Batza]] sortu ziren (1932).
 
Elkartearen indarra eta eragina handia zenean, [[Espainiako Gerra Zibila]] piztu zen eta frankistek gogor zapaldu zituzten. Gerra ondoren, asko erbesteratu egin ziren eta euskal errefuxiatuei eman beharreko laguntza prestatu zuten.
 
EABko kide nabarmenenak [[Karmele Errazti]], [[Polixene Trabudua]], [[Haydée Agirre]], [[Sorne Unzueta]] eta [[HaydeéElbira AgirreZipitria]] izan ziren.
 
== Ikus gainera ==