Hippy: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
No edit summary
1. lerroa:
[[Fitxategi:Cornflake & Vivian.jpg|thumb|right|300px|'''Hippie''' bikote bat.]]
 
'''Hippie''' edo '''hippy''' mugimendu [[kontrakultura]]l, [[liberal]] eta [[pazifista]] bat da, [[Estatu Batu]]etan jaio zena 1960ko hamarkadan. Garai hartako [[gizartean]] tentsio sozial ugari eta erreibindikazio politikoen adierazpenak sortu ziren. Gazteak izan ziren elementu nagusia poztasun ezaren manifestaldietan. Hippiak [[biolentzia]] eta guden kontrako ekintzak aldarrikatzeko asmoz sortu ziren, hasieran [[Vietnamgo Gerra]]ren aurka bereziki. Kezkak zituzten naturaren inguruan eta mendebaldeko [[materialismo]] errefusatzen zuten. Zoriontasuna, askatasuna eta maitasuna aldarrikatzen zuten. [[Bohemio]]engan eta [[xamanismo]]an zeuden sustraiturik. Nazionalismoaren,merkantilismoaren, burokraziaren, konsumismoaren eta kapitalismoaren aurka daude. Nomadak ere izaten dira, puntu elkarte batzuetan (adostutako leku batzuetan) batzen ziren [[jaialdi]]ak eta [[batzar]]rak burutzeko.
 
Hippien ikur esanguratsuenetariko bat bakearena izango litzateke; zirkulu bat lau marrekin bere barrualdean, bat goikaldean eta beste hirurak behekaldean (hegazti baten oinatza bezala). 1958 urtean sortu zuen Gerald Holtom diseinatzailea "British Campaign for Nuclear Disarmament" desarmatze kanpainarako, baina geroago bere esanahia hedatu egingo litzateke bakearen eta maitasunaren sentsu orokorrago bat hartuz.