Herbehereak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
57. lerroa:
Hiru ibaiek bi zati nagusitan banatzen dute estatua: [[Rhin]], [[Waal]] eta [[Meuse]] (Maas). Herbehereetako hego-mendebaldea hiru ibai hauen [[Ibai delta|delta]] erraldoia da. Banaketa geografikoaz gain, banaketa kulturala ere bada, [[nederlandera]]ren dialekto nagusiena eta erlijioarena ([[kalbinista]]k iparraldean eta [[katoliko]]ak hegoaldean).
 
Herbehereetako klima epel samarra da urte osoan zehar (17 °C uztailean, 2 °C urtarrilean), itsasoaren eragina dela medio. Euria maiz eta ugari izaten da, abuztuan eta udazkenean batez ere (790 mm). Haize boladak indar handikoak dira, ez baitago batere oztoporik. Hori dela eta, [[haize errota]]k erabili izan dira haizearen indarrari etekina ateratzeko. Landareei dagokienez, dunetako loreak, pinudiak eta hariztiak nagusi dira Herbehereetan. Animalia kopurua asko urritu da, gizonak hartu baitu, bizitzeko, ia lurralde osoa. [[Wadden itsasoa]]n eta [[Frisiako uharteak|Frisiako uharteetan]] hegazti mota ugari bizi dira, baina ibaietako karramarroa, aintziretako dortoka edo belatza, esate baterako, desagertu egin dira haien ingurugiroa suntsitu edo eraldatu egin delako.
== Historia ==
{{sakontzeko|Herbehereetako historia}}
[[Fitxategi:The_Nightwatch_by_Rembrandt.jpg|thumb|left|200px|''Gaueko Zaintza'', [[Rembrandt]]]]
[[Germaniako Erromatar Inperio Santua|Germaniako Erromatar Inperio Santua]] enperadore eta Espainiako errege [[Karlos V.a]]ren aginpean, eskualdea Herbehereetako Hamazazpi Probintzien zati izan zen, oraingo [[Belgika]]ren gehiengoa, [[Luxenburgo]], [[Frantzia]] iparraldea eta [[Alemania]]ren lur batzuekin batera. [[1648]] independentzia lortu zuten [[Münsterko Ituna]] sinatzean, [[Felipe II.a]]ren eskutik.
 
[[XVII. mendea]]n, [[Zazpi Herbehere Batuen Errepublika]]ren botere ekonomikoa haziz joan zen, itsas botere handia bihurtu arte, mundu osoan zehar koloniak eta merkataritza tokiak ezartzeraino.
155. lerroa:
Lurraldea oso mugatua izanik ere, ekonomia indartsua garatu dute nederlandarrek, garraioan, finantza zerbitzuetan eta industrian oinarritua, emaitza bikainak ematen dituena. [[Eurogune]]ko seigarren ekonomiarik garrantzitsuena da<ref name=cia>[https://www.cia.gov/library/publications/the-world-factbook/geos/nl.html Netherlands: Economy] The World Factbook. Cia.gov</ref>.
 
[[Nekazaritza]]k oraindik ere garrantzi handia du, baino biztanleria langilearen %2ri baino ez dio ematen lana<ref name=cia></ref>. Oso intentsiboa da, eta barazki langintzarekin lotu du behi eta zerri hazkundea. Laborantza gaien munduko hirugarren esportatzailea dira Herbehereak, eta aurreneko lekuan dago [[gazta]], [[lekadun]] eta loreen esportazioan. [[Gas natural]]a da lurpeko baliabide nagusia (bosgarrena 1996. urtean). [[Groningen]]eko hobi zabalak, iparraldean, oraindik gasaren bi heren ematen ditu, baina ekoizpena agortzen ari da. Aldi berean, ordea, indartzen ari dira [[Ipar Itsasoa]]n dauden gas hobiak. Gas hori, nazioko esportazioen %10 edo dena, inguruko europar herrialdeetan banatzen da.
 
[[Fitxategi:Amazonehaven.JPG|thumb|right|250px|[[Rotterdamgo portua]] Europako handiena da.]]
Herbehereek oso tradizio zaharra dute negozioetan, eta orobat da han antzinakoa merkataritzako kapitalismo dinamikoa. Bertakoak dira [[Shell (konpainia)|Shell]], [[Unilever]], [[Heineken]] eta [[Philips]] bezalako [[multinazional]] handiak. Usadio horietan oinarriturik, industria ahaltsua garatu da. Industria horretan usadiozko espezialitateak ([[diamante]] langintza adibidez) eta ekoizpen sorta oso zabala elkartzen dira, esportazio guztien %50 ziurtatzen dutenak. Hirugarren sektoreak [[Barne produktu gordin|BPGren]] %73,2 hartzen zuen 2012an<ref name=cia></ref>, eta nazioarteko merkatari eta finantza bulego asko sortu ditu atzerrian. Hala, asko dira holandar [[holding]]ak, trataera fiskal abantailatsu batek erakarriak. [[Rotterdam]]en dago Europako lehen portua, garraio sare bikain batez osatua, eta hantxe dago halaber [[petrolio]]aren negozioaren nazioarteko gune nagusietako bat.
 
26 urteko hazkunde ekonomikoaren ondoren, [[2009]]an ekonomia %3,9 uzkurtu zen, [[Atzeraldi Handia]] zela eta. Izan ere, Herbeheetako banku batzuek [[Estatu Batu]]etako [[subprime maileguen krisia]] pairatu zuten. 2008an gobernuak bi banku nazionalizatu behar izan zituen, eta beste finantza erakunde batzuei milaka milioi euro injektatu zizkien, hondatze handiagoa gerta ez zedin. Horrez gainera, gobernuak ekonomia suspertzeko planak abiarazi zituen. Guzti horren ondorioz, [[2010]]ean defizita BPGren %5,3 izan zen (2008an %0,7ko superabita izan zuten). [[2011]]n kontsolidazio fiskala lortzeko neurriak hartzen hasi ziren<ref name=cia></ref>.
 
== Kirolak ==