Hans Blix: berrikuspenen arteko aldeak

politikari suediarra
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Uterga (eztabaida | ekarpenak)
Orrialde berria: thumb|right|200px|Hans Blix [[Vienan 2002an.]] '''Hans Blix''' (Uppsala, Suedia, 1928ko ekainaren 28) politikari eta diplo...
(Ez dago alderik)

19:07, 13 apirila 2007ko berrikusketa

Hans Blix (Uppsala, Suedia, 1928ko ekainaren 28) politikari eta diplomazialari suediarra da. Suedian 1978 eta 1979 bitartean Kanpo Aferetako ministroa izan zen.

Hans Blix Vienan 2002an.

Nolanahi ere, Nazio Batuen Erakundeko ikuskatzaileen komisio buru izateagatik (2000ko urtarriletik 2003ko ekaina arte) da ezaguna. Hori dela eta, Irakeko suntsipen handiko armak bilatu zituen 2002 eta 2003an, bat ere aurkitu gabe. Arma horien inguran George W. Bushek esandakoarekin bat ez eginda, AEBetan kritika gogorrak jasan behar izan zituen Hans Blixek. BBCn eginiko elkarrizketa batean (2004ko otsailaren 8an), Hans Blixek AEBetako eta Erresuma Batuko gobernuei leporatu zien Irakeko mehatxua iritzi publikoen aurrean nahita areagotu izana, 2003ko gerraren aldeko jarrera puztu nahian.