Filipe II.a Espainiakoa: berrikuspenen arteko aldeak

t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robotak {{Commonskat}} gehitu du. Txantiloiak commons:category:Philip II of Spain lotu du, Wikidataren arabera.
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
30. lerroa:
| ondorengoa4 = [[Elisabet Klara Eugenia]] eta<br />Alberto Austriakoa
| jaiodata = [[1527]]ko [[maiatzaren 21]]a
| jaiolekua = [[IrudiFitxategi:Flag of Cross of Burgundy.svg|border|20px]][[Valladolid]], [[Espainia]]
| hildata = [[1598]]ko [[irailaren 13]]a
| hillekua = [[IrudiFitxategi:Flag of Cross of Burgundy.svg|border|20px]][[El Escorial]], [[Espainia]]
| ezkontidea = <Li>
* [[María Manuela Portugalgoa]] ([[1543]]-[[1545]])
43. lerroa:
| erlijioa = [[Katolizismo]]a
| sinadura = Firma del Rey Felipe II.svg
| oharrak = [[IrudiFitxategi:Escudo de Armas de Felipe II a Carlos II.svg|center|100px]]
}}
'''Filipe II.a Gaztelakoa''' edo '''Filipe I.a Aragoikoa eta Portugalgoa''' ([[Valladolid]], [[Espainia]], [[1527]]ko [[maiatzaren 21]]a - [[El Escorial]], [[1598]]) [[1556]]-[[1598]] bitartean Espainiako erregea eta [[1580]]-1598 bitartean [[Portugal]]go erregea izan zen. Horrez gainera, [[Maria I.a Ingalaterrakoa]]rekin ezkondurik egon zen urteetan ([[1554]]-[[1558]]), Ingalaterra eta Irlandako errege ezkontidea izan zen.
52. lerroa:
 
== Haurtzaro eta gaztaroa ==
Filipe II.a Gaztelakoa [[Valladolid]]en jaio zen, [[1527]]ko [[maiatzaren 21]]an, [[Karlos I.a Espainiakoa|Karlos I.a]] [[Germaniako Erromatar Inperio Santu]]ko enperadorea eta Elisabet Portugalgoa guraso zituela. Baina, Armada Inperialak egindako [[Erromako arpilatzea]]ren berria iritsi zenean, jaiotzaren ospakizunak bat-batean amaitu ziren. Karlos I.ak doluzko arropa jantzi zuen eta zaldun gudu zein justak bertan behera gelditu ziren. Amak hartu zuen printzearen heziketaren ardura. [[1534]]an Juan Martínez Siliceo umearen tutore izendatu zuten, ''"irakurtzen eta idazten irakats ziezaion"''. Siliceoz gain, [[Pedro Ciruelo]] matematikaria, [[Juan Ginés de Sepúlveda]] humanista eta [[Salamancako Unibertsitate]]ko errektore [[Fernán Pérez de Oliva]], Juan de Zuñigarekin batera, Filiperen hezitzaileak izan ziren. [[Henry Kamen]]en arabera: ''"Printzea ez zen ikasle bikaina, ezta ereduzkoa ere. Latina hala-hola erabiltzen zuen, bere estilo literarioa, onenean ere, erdipurdikoa zen, eta bere kaligrafia eskasa. Asmo horretan hezi zuten arren, ez zen humanista izatera iritsi"''<ref name=arth>[http://www.artehistoria.jcyl.es/v2/personajes/5595.htm Felipe II] Artehistoria.jcyl.es</ref>.
 
[[1539]]an ama hil zitzaion. Urte berean, aita [[Gante]]ra joan zenean, erresumako erregeorde bilakatu zen. 12 urte besterik ez zuenez gero, [[Juan Pardo de Tavera|Tavera kardenala]] buru zuen Erregeordetza Kontseiluaren laguntza izan zuen.
 
[[1543]]ko [[azaroaren 15]]ean aurrenekoz ezkondu zen. Andregaia bere lehengusina, [[María Manuela Portugalgoa]] izan zen. Ezkontzak urte eta erdi baino ez zuen iraun, emaztea [[Karlos (Asturiasko printzea)|Karlos]] infantearen erditzearen ondoren (1545eko uztailak 12) hil baitzen. [[1554]]ko [[uztailaren 25]]ean bigarren aldiz ezkondu zen, [[Londres]]en, [[Maria I.a Ingalaterrakoa|Maria Tudor]] Ingalaterrako erreginarekin, Karlos I.ak Espainia eta Ingalaterraren arteko ituna nahi zuelako. Aitarengandik Napoliko errege eta Milango duke tituluak jaso zituen eta aldi luze batez Ingalaterran bizi izan zen<ref name=arth></ref>.
 
== Tronuratzea ==
Estatu arazoak zirela eta, Ingalaterratik [[Flandriako konderria|Flandesera]] joan zen. Han, [[1555]]eko [[urriaren 25]]ean, aitak Herbeheretako printze subirano eta Borgoinako konde izendatu zuen. [[1556]]. urtean, berriz, Espainiako errege bihurtu zen, Karlos I.ak agintea utzi eta gero. [[Germaniako Erromatar Inperio Santua]], aldiz, Carlosen anaia [[Fernando I.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa|Fernandok]] jaso zuen. [[1557]]ko martxoan Ingalaterrara itzuli zen, eta hilabete batzuk emaztearen ondoan igaro zituen. Uztailean [[Flandes]]era itzuli eta [[Saint-Quentingo gudua|Saint-Quentinen]] bere erregealdiko garaipen militar handienetako bat erdietsi zuen<ref name=arth></ref>.
 
Maria Tudor, baina, [[1558]]ko azaroan hil zen, hainbeste desira zuten oinordekoa eduki gabe. Ondoren, Filipe [[Elisabet I.a Ingalaterrakoa]]rekin ezkontzen saiatu zen, baina alferrik, eta aurrerantzean Ingalaterrako [[Anglikanismo|protestanteak]] izan zituen arerio.
 
Saint-Quentin (1557) eta [[Gravelinesko gudua|Gravelinesko]] (1558) garaipenen ostean, [[1559]]ko [[apirilaren 3]]an Espainiako Filipe II.ak [[Cateau-Cambresisko bakea]] sinatu zuen Frantziako [[Henrike II.a Frantziakoa|Henrike II.arekin]]. Henrikeren alaba [[Isabel Valoiskoa|Isabelen]] eta Filiperen arteko ezkontzak berretsi zuen bake hitzarmena<ref name=caten></ref>. Ezteien ondoan Filipe [[Espainiar Herbehereak|Herbeheretatik]] Espainiara itzuli zen. Handik aurrera ez zen inoiz [[iberiar penintsula]]tik atera<ref name=brit>[http://www.britannica.com/EBchecked/topic/456081/Philip-II Philip II] 2013. Encyclopædia Britannica Online. 2013ko urtarrilaren 14an begiratua.</ref>. [[1561]]ean gortea Valladolidetik [[Madril]]era eraman zuen.
 
== Barne politika ==
78. lerroa:
[[Karlos Habsburgokoa|Bere aitaren]] erregealdian bezala, [[Frantzia]]k potentzia aurkaria izaten jarraitu zuen. [[Henrike II.a Frantziakoa]]ren aurka [[Italia]]n eta Frantzian borrokatu zen, eta azken honetan garaile suertatu zen [[Saint-Quentingo gudua]]n. Frantziak, orduan, [[Flandria]]n finkatu zuen bere helburua, baina hor ere garaitua izan zen [[Gravelinesko gudua]]n ([[1558]]). Azkenean, [[1559]]an [[Cateau-Cambrésiseko bakea]] sinatu zen, eta horren bidez Espainiak hegemonia lortu zuen Europan.
 
[[1580ko hamarkada]]n, Frantziako erregetzarako gatazken garaian, Filipe II.ak [[Parisko Liga Santua]]ren alde hartu zuen parte, [[Henrike III.a Nafarroakoa]] eta [[higanot]]en aurka. Horrezaz gain, [[Henrike III.a Frantziakoa]]ren erailketaren ondotik ([[1589]]), Frantziako tronua bere alaba [[Elisabet Klara Eugenia]]rentzat galdegin zuen. Baina Filiperen asmoek huts egin zuten: Henrike Nafarroakoa [[katolizismo]]ra bihurtu zen eta, [[Vervinsko bakea]]n ([[1598]]), Frantziako erregetzat onartu behar izan zuen<ref name=brit></ref>.
 
=== Mediterraneoa ===
[[Fitxategi:Battle of Lepanto 1571.jpg|thumb|300px|<small>[[Lepantoko gudua]] (1571)</small>.]]
[[Otomandar Inperioa]]ren espansionismoari galga emateko, [[Pio V.a]] Aita santua, [[Genovako Errepublika]], [[Venezia]] eta Espainiak [[Liga Santua (1571)|Liga Santua]] sortu zuten. Kristauen itsasontziek [[1571]]ko [[urriaren 7]]an, [[Lepantoko gudua]]n, lortu zuten garaipenari esker, [[Mediterraneo]]ko indarren arteko oreka berreskuratu zen<ref name=arth></ref>.
 
=== Herbehereetako auzia ===
104. lerroa:
 
[[Fitxategi:Vroom Hendrick Cornelisz Battle between England and Spain 1601.jpg|thumb|right|300px|<small>Espainia eta Ingalaterrako itsas armaden arteko gudua (1588ko abuztuaren 7a). [[Hendrick Cornelisz Vroom]]en margolana</small>.]]
[[1583]]. urteaz gero, Filipe II.aren gogoan gero eta indar handiagoa zuen [[Álvaro de Bazán]], Santa Cruzeko markesarengandik, hartutako desira batek, alegia, Ingalaterra indarrez hartzeko asmoak. Izan ere, era horretan, frantziar eta herbeheretar protestanteei han zuten euskarria kenduko baitzien, eta harrapakeriaren gunea ezeztatuko baitzuen. Álvaro de Bazánen lehenengo asmoa itsas armada zuzenean Ingalaterrara bidaltzea zen, baina egitasmo hura aldatu egin zen: [[Lisboa]]tik irtengo zen ontzidia Herbehereetara joango zen lehenbizi, eta han [[Alexandro Farnese (1545-1592)|Alexandro FarneseFarneseren]]ren gudarostea ontziratuko.
 
[[1588]]ko uztailean Espainiako gudarostea ([[Armada Garaiezina]]) Espainiatik irten eta Herbehereetara abiatu zen. [[Mantxako kanala|Mantxako kanalean]] ingeles ontzidia topatu zuen eta hainbat borrokaldi izan zituzten. Ekaitzak eta kontrako haizeak zirela eta, Espainiako Gudarostea ezin itzul zitekeen itsasartera, eta azkenean, Ingalaterra eta Irlanda inguruko bidaia neketsua egin behar izan zuen. Bidaia hartan, itsasgizon asko hil ziren eta itsasontzi asko hondatu. Urte hartako irailean Espainiara itzuli zen ontzidia bere asmoak huts eginda.
110. lerroa:
=== Portugal ===
[[Fitxategi:Dominios de Felipe II.svg|thumb|300px|<small>Felipe II.aren agindupeko lurraldeak [[Europa]] eta [[Iparraldeko Afrika]]n, [[1580]] aldean</small>.]]
Portugalgo erresumaren anexioa Filipe II.aren atzerri politikako lorpen handiena izan zen. [[Sebastian I.a Portugalgoa]] [[1578]]ko [[abuztuaren 4]]an hil zen, [[Ksar el-Kebirko gudua]]n ([[Larache]]tik hurbil). Haren ondorengoa [[Henrike I.a Portugalgoa|Henrike kardinala]] (Henrike I.a) izan zen. Henrikeren erregealdian Filipe II.a ([[Elisabet Portugalgoa]]ren semea baitzen), [[Antonio I.a Portugalgoa|Antonio, Cratoko priorea]] eta [[Katalina Braganzakoa]] Portugalgo erregegai bilakatu ziren. Aristokrazia espainarraren aldekoa zen eta herri xeheak, berriz, Cratoko priorea nahiago zuen<ref name=atenea>Fernando DE LA GUARDIA SALVETTI:[http://www.revistatenea.es/revistaatenea/revista/WebA/portadas/Articulo2_37.pdf La unión de dos imperios: Portugal y España] Revistatenea.es</ref>.
 
Henrike I.a [[1580]]ko urtarrilean hil zen. Felipe II.a Portugal inbaditzera deliberatu zen, baina egun batzuk lehenago, ekainaren 20an, Cratoko prioreak bere burua errege ([[Antonio I.a Portugalgoa]]) izendatu zuen [[Santarem]]en. Filipek, [[Fernando Álvarez de Toledo]], Albako dukea, buru zuen 26.000 laguneko armada bat igorri zuen haren aurka. Espainiar tropak [[Alcantarako gudua]]n (1580ko abuztuan) garaipen erabakigarria izan zuten. [[Lisboa]] hartzeko, Albako dukeak [[Álvaro de Bazán]] buru zuen itsas armadaren laguntza izan zuen. Antonioren aldekoek [[Azoreak|Azoreetara]] ihes egin zuten eta, [[1583]] arte, espainiarrei aurre egin zieten<ref name=atenea></ref>.
 
Lisboa hartu eta gero, 1581ko apirilaren 15ean [[Tomar]]ren batzartutako Portugalgo gorteek Filipe Portugalgo errege izendatu zuten, ''Filipe I.a Portugalgoa'' izenarekin. Beti ere, Filipek Madrildik erreinatu zuen, Fernando Álvarez de Toledo Portugalgo konestable eta erregeorde izendatuta<ref name=atenea></ref>.
 
== Ameriketako zilarra eta urrea ==
125. lerroa:
 
[[Fitxategi:Vistaescorial.jpg|thumb|left|450px|<small>[[El Escorial monasterioa]]</small>.]]
Baina, Espainiaren indarra ez zegokion erlijioari bakarrik, kulturak ez zuen ordu arte inoiz halako hazkunderik izan. Hazkunde hori kulturaren ia alor guztietan gertatu bazen ere, literatura sorkuntzan izan zuen garrantzi gehien. [[Gaztelania]]zko prosak [[La Celestina]]ren mailako lanak eman zituen Errege-erregina Katolikoen garaian, eta gorantz jarraitu zuen, harik eta XVI. mendearen azken herenean eta XVII.aren hasieran gailurrera iritsi zen arte. Garai horretako literaturan gehien nabarmendu ziren gaiak mistika eta [[Eleberri pikareskoa|pikareska]] izan ziren. Poesian Joan Gurutzekoa, [[Luis Leongoa]] (1527-1591), [[Alonso Ertzilla]] (1533-1594) eta [[Fernando de Herrera]] (1534-1597) nabarmendu ziren. Antzerkian [[Lope de Vega]]k (1562–1635) bere lehenbiziko obrak idatzi zituen. Eta derrigorrezkoa da eleberri bat aipatzea: [[Miguel de Cervantes]]en (1547-1616) ''[[On Kixote Mantxakoa]]''.
 
Filipe II.aren erregealdian klasizismoa nagusitu zen arkitekturan. [[El Escorial monasterioa]] garai hartako kulturaren eta [[Kontraerreforma]]ren sinbolorik adierazgarriena da. Besteak beste, [[Leone Leoni]] (1509-1590), [[Juan Bautista de Toledo]] (1515-1567) eta [[Juan de Herrera]] (1530-1593), [[Valladolideko katedrala]]ren proiektugilea, izan ziren arkitektorik garrantzitsuenak. [[1571]]n [[Iruñeko zitadela]]ren eraikuntza hasi zen. Margolaritzan, berriz, aipagarriak dira [[Luis de Morales]] eta [[El Greco]], pintore [[manierista]]k<ref>Miguel Angel CASTILLO: [http://www.artehistoria.jcyl.es/v2/contextos/4556.htm El arte en el reinado de Felipe II] Artehistoria.jcyl.es</ref>.
 
== Ezkontzak eta ondorengoak ==
Felipe II.a lau aldiz ezkondu zen<ref>Juan Carlos COBO CUEVA: [http://www.artehistoria.jcyl.es/colabora/articulo1.htm La vida privada de Felipe II] Artehistoria.jcyl.es</ref>:
* [[1543]]ko [[azaroaren 15]]ean bere lehengusina propio [[María Manuela Portugalgoa]]rekin ezkondu zen. María Manuela [[1545]]ean hil zen, izan zuten seme bakarraz erdi eta lau egunera:
** [[Karlos Austriakoa (Asturiasko printzea)|Karlos Austriakoa]] ([[1545]]eko [[uztailak 8]] – [[1568]]ko [[uztailak 24]]).
* [[1554]]ko [[uztailaren 25]]ean [[Maria I.a Ingalaterrakoa]]rekin ezkondu zen. Ezkontza politikoa izan zen, Espainia eta Ingalaterraren arteko ituna bilatzen baitzen. Maria, bi ume galdu ostean, [[1558]]an zendu zen.
* Hirugarren emaztea [[Elisabet Valoiskoa]], [[Henrike II.a Frantziakoa]]ren eta [[Katalina Medici]]ren alaba zaharrena izan zen. Ezkontza, [[Cateau-Cambrésiseko bakea]]ren ondorioa izan zena, [[1559]]an egin zen. Elisabet 1568an hil zen. Bi alaba izan zituzten:
** [[Elisabet Klara Eugenia]] ([[1566]]ko [[abuztuak 12]] – [[1633]]ko [[abenduak 1]]).