Erdi Aroko arkitektura: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
'''Erdi Aroko arkitekturan''', [[Mendebaldeko Europa]]ri dagokionez, hiru fase bereizi ohi dira: [[aurre-erromaniko]]a, [[erromaniko]]a eta [[gotiko]]a.
 
== Aurre-erromanikoa ==
{{sakontzeko|Arte aurre-erromanikoa}}
[[Goi Erdi Aroa|Goi Erdi Aroa]]n, arkitektura mota ugari gauzatu ziren tokiaren eta garaiaren arabera. Mende horietan, [[Mediterraneo]]ko forma [[Erromatar arkitektura|klasiko]] eta [[Arte paleokristaua|kristauak]] batu ziren germaniarrekin, forma berriak sortuz. Horiek garatuta, [[arte erromaniko]]a sortu zen [[XI. mende]]an.
[[Europako erdialdea|Europako erdialde]]ann, [[Frankoen Erresuma|frankoen erresumaerresuman]]n, [[merovingiar arkitektura]] eta [[karolingiar arkitektura]] deritzonak garatu ziren [[500]]-[[780]] eta [[780]]-[[900]] hurrenez hurren. Frankoen erresuma zatitu ondoan, ekialdeko partean, [[otondar arkitektura]]n eraiki zuten ([[900]]-[[1050]]).
 
[[Fitxategi:Santa maria del naranco-001.jpg|thumbnail|eskuinera|[[Santa María del Naranco]]. Eliza bat orain, lehen Asturiasko erregeen jauregia zen.]]
[[Iberiar Penintsula]]n, [[bisigodo]]ek beren estiloa eman zioten arkitekturari. [[Iberiar Penintsulako konkista musulmana|Musulmanen konkistakonkistarekin]]rekin, ordea, [[islamiar artea]] nagusitu zen. Kristauek, berriz, haien estiloak garatu zituzten, [[asturiar artea|asturiarra]] [[Asturiasko erresuma]] independentean eta [[mozarabiar artea|mozarabiarra]] musulmanek kontrolatutako lurretan.
 
[[Italia]]ko hegoaldean, [[Bizantziar Inperio]]aren parte izanik, hango arkitektura nagusitu zen. Iparraldean, berriz, [[lonbardiar arkitektura]] garatu zen [[VI. mende]]tik [[XI. mende]]ra bitarte. Estilo horretako arkitekturako testigantza gutxi iritsi dira gaurdaino, VII. eta VIII. mendeetatik aurrera eraikin gehienak beste estilo batzuetan berreraiki behar izan baitira.
14. lerroa:
IX. mendeko [[Kroazia]]n, botere politikoak indartzearekin batera, arkitektura garatu zen, frankoen eta bizantziarren estiloetan oinarrituta batez ere. Emeki, kanpoko eragin horietatik forma originalak sortu ziren batez ere kostaldean eta uharteetan altxatu ziren eliza ugaritan.
 
[[Bretainia Handia]]n, [[Anglosaxoiak|anglo-saxoisaxoiek]]ek beren [[arkitektura anglosaxoia|arkitektura]] garatu zuten. Eskuarki eraikin txiki eta sinpleak ziren, gehienetan egurrezkoak, guregana harrizko eliza batzuk iritsi badira ere. Haietan, eragin zeltak sumatzen dira lehenengo urteetan, gero paleokristauen [[Basilika|basilikenak]], eta, aro honetako azken urteetan, kontinentetik eramandako erromanikoaren lehen zantzuak.
 
== Erromanikoa ==
[[Fitxategi:Duomo di Pisa Front Facade 2009.jpg|thumbnail|eskuinera|Pisako katedraleko fatxada.]]
{{sakontzeko|Arkitektura erromaniko}}
[[Erromaniko|Erromanikoa]]a [[Europa]]ko estilo arkitektoniko nagusia izan zen [[XI. mendea|XI.]] eta [[XII. mende]]etan. [[Erromako Inperioa]]ren garaiez geroztik, lehendabiziko aldia zen arte estilo bat Europa osora zabaltzen zela. Izan ere, erromanikoko testigantzak kontinente osoan zehar aurki daitezke.
 
“Erromaniko” terminoa ez zen garai hartakoa. Geroago asmatu zuten, erromatar arkitekturarekin antza handia izateagatik, batez ere erabiltzen diren materialengatik eta formengatik. Erromanikoan, ohikoa da [[arku]] borobilak erabiltzea, baita [[kanoi-ganga]] eta gurutze formako pilareak ere.
 
== Gotikoa ==
[[Fitxategi:NotreDameI.jpg|thumbnail|eskuinera|[[Parisko Notre-Dame katedrala|Notre-Dame katedrakatedral]]l gotikoa, mendebaldetik ikusita.]]
{{sakontzeko|Arkitektura gotiko}}
[[Arkitektura gotiko]]ko elementuak [[XI. mendea|XI.]] eta [[XII. mende]]etan agertu ziren, batik bat [[Paris]] inguruan altxatzen ziren eraikinetan. Batera Saint Denisko abadiako elizan ageri ziren lehendabiziko aldiz, gotiko bete-betea den estilo bereizian.
 
Gotikoan bertikaltasuna azpimarratzen da. [[Katedral]]ak inoiz baino altuagoak dira, euskarriek pisua jasateko manera izugarri hobetzen baita. Izan ere, hutsarteak ugaritzen eta handitzen dira hormetan, eta, horri esker, pisua arindu egiten da. Gainera, [[arbotante]]ak eta [[arku zorrotz]]ak ere badaude, pisua jasaten laguntzeko.
 
 
[[Kategoria:Erdi aroko artea]]