El Niño: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
21. lerroa:
[[La Niña]] fenomenoa, El Niñoren kontrakoa da. Kasu honetan ekialdean presio altuak mantentzen dira denbora luzez, mendebaldean presio baxuak sortzen diren bitartean. Gainera, Alisio haizeak biziagotzen dira eta ondorioz, El Niñoren kontrako fenomenoa gertatzen da, aire masa hezeak mendebalderantz higitzen direlarik prezipitazio gogorrak Asia hego-ekialdean eta Ozeanian gertatzen direlarik.
 
== ENSO gertaera ==
 
Ozeano Bareko tropikoetatik lurburuetarako latitudeetaraino antizikloi zelulak dira nagusi; zelula horietan Ekuatore alderako alisioak sortzen dira. [[Antizikloi]] zelulek ekuatoreko aldean ekialdetik mendebalderako haizeak eratzen dituzte, eta haize horiek itsaso aldera jotzen dute antizikloi zelulekin batera, ekuatorearen [[paralelo]]an ekialde-mendebal norabideko bi itsaslaster paralelo eratuz (Ekuatore iparraldeko eta Ekuatore hegoaldeko [[itsaslaster]]rak, hain zuzen). Itsaslaster horiek ur epelez kargatuta daude, ur epela Ozeano Barearen mendebaldean pilatzen da, eta pilatze horren ondorioz Asiatik Ameriketara 5-6° ipar latitudera doan Ekuatoreko kontrako itsaslaster bat eratzen da, [[Erdiko Amerika|Erdiko Ameriketara]] eta [[Mexiko]]ra iristen dena. [[Hego Amerika|Hego AmeriketaAmeriketako]]ko kostaldean, ordea, ez da joera hori betetzen eta ur hotzeko itsaslasterra da nagusi.
 
[[Txile]]ko kostaldean goi latitudeetatik iristen dira ur hotz horiek, hego-mendebaldeko haizeekin batera; iparralderago ipar-mendebaldeko norabidea hartzen du haizeak eta ''upwelling'' delako fenomenoa eragiten du [[Peru]]ko kostaldean: fenomeno horren ondorioz oso ur hotza izaten da inguru horretan, batez ere 15-20° hego latitudeen artean. [[Hego Hemisferio]]ko udan (urtarrila-martxoa) Ozeano Barearen hegoaldeko antizikloiak hego-mendebalderantz egiten du.
41. lerroa:
Tarteko tenperatura ohi baino askoz ere garaiagoak, euri gogorrak eta uholdeak gertatzen dira eremu horretan, hau da, giroaren erabateko aldaketa gertatzen da; aldaketa horren ondorioz [[plankton]] asko hiltzen da, eta horrek kalte egiten dio (ura gaixotu egiten dela esaten da, [[azido sulfhidriko]]ek usteldu egiten baitute) Humboldten itsaslasterrarekin eratutako [[kate trofiko]]ari edo elikaduraren kateari (izaki bizi bakoitzak bere beharrak asetzeko elikagaiak bilatu behar ditu, eta beste izaki batzuk janez lortzen du behar hori asetzea. Elikaduraren kate horretan izaki mota batzuek beste mota batzuen beharra duten egoerari deritzo kate trofiko edo [[elikadura kate]]a).
 
[[Arrantza]]n eta arrantzarekin loturiko jardueretan ere arazo handiak izaten dira, eta itsasoko hegazti asko hiltzen dira. Aldiz, eta nahiz eta arrantzan hondamen handiak izaten diren, ENSOren indar handiko ekinaldiak eragiten duen udako euria onuragarria zaie landei, eta [[alubioi]]ek hondamena ekartzen ez badute, edo guano (itsasoko hegaztien [[guano|zirinzirina]]a, [[ongarri]] gisa erabiltzen dena) gehiegi sortzen ez bada, nekazaritzako uzta hobetu egiten da.
 
ENSO gertaerarekin El Niñoren itsaslaster kontrakoa gehiago nabarmentzen da, eta aurrez adierazitako denbora-espazio mugak gainditzen ditu. Ur epelak hartzen du Ekuador eta Peruko kostalde guztia eta Txilekoaren parte bat, batzuetan Valparaisorainoko tartea hartzen du (33° hego latitudea), eta handik Ozeano Barearen hegoalderaino, mendebaldetik 150-160° latituderaino iristen da, eta ez da desagertzen martxoan edo apirilean, hantxe gelditzen da urte guztian.
57. lerroa:
Ikusten denez, gertaera honen arrazoiak eta xehetasunak ez dira zehatz-mehatz ezagutzen oraindik.
 
== Ondorioak ==
 
Lekuan lekuko klimatologiaren azterketan garrantzi handia ematen zaio gaur egun ENSO gertaeraren eta mundu guztiko eskualdeetako klima aldagaien balioen arteko loturari.
79. lerroa:
Hala ere ez dago erabat finkatuta ENSOren eta munduko beste lurralde batzuetako gertaeren arteko lotura hori.
 
== Erreferentziak ==
{{erref zer}}
{{lur}}
 
== Ikus, gainera ==
* [[Ozeano Bareko Hamar urteko Oszilazio]]
 
{{Commonskat|ENSO}}