Eguraldi: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
EmausBot (eztabaida | ekarpenak)
t Robota: hizkuntza arteko 1 lotura lekualdatzen; aurrerantzean Wikidata webgunean izango dira, d:Q11663 orrian
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
4. lerroa:
Normalean "eguraldiak" elementu [[meteorologia|meteorologiko]] hauen aktibitatea luzaro gabe erakusten du. Epea luzeago bada (zenbait urte) [[klima]] deritzogu eta [[klima]] hori ikertzen duen [[zientzia]] [[klimatologia]] da. Gaur egun [[klima]] aldaeren ikerketak modan daude ([[klima aldaketa]]).
 
== Klima eta eguraldia ==
 
Eguraldia, [[troposfera]]ren egoeran, haren energia egoera eta egoera horrek sortzen dituen gertaerak zehaztuz, une jakin batean eragiten duten faktoreen ekintzaren emaitza da (lurraren azaletik gertuen dagoen egurats geruza da troposfera; han gertatzen dira eguraldia eta klima eragiten dituzten gorabehera guztiak). Horren arabera [[meteorologia]] aro jakin baten egoera jakin bat Lurreko hainbat tokitan gerta daiteke, hartarako behar diren baldintzak gertatzen baldin badira, betiere. Baina azken batean eguraldia ez da leku jakin batean (ohi ez bezala agian) gertatzen ari den zerbaiten une-uneko argazkia baizik, eta leku horretako historia naturalaren une hori ezagutaraztea da duen balio bakarra. [[Izadi]]a hobeto ezagutu nahian, gertaera jakin hori maiz gertatzen den ala ez (eta, orobat, denboran zehar zer bilakaera izan dezakeen) jakitea da zientzialariei interesatzen zaiena.