James Stirling: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
 
No edit summary
5. lerroa:
'''James Frazer Stirling''' (Glasgow, [[Eskozia]], [[1926]] [[apirilaren 22]] − [[1992]] [[ekainaren 25]]) arkitekto [[Erresuma Batua|britainiarra]] zen.
 
Liverpoolen hazi zen eta bertako [[arkitektura]] eskolan ikasi, [[Londres]]en agentzia ireki zuen arte James Gowan bazkidearekinlankidearekin.
 
[[Le Corbusier]]ren azken lanek eragin handia izan zuten Stirling eta lankidearengan. Horrela, estilo berri beteko fatxadak proiektatu zituzten, [[adreilu]]a eta [[ageriko konkretu]]a (hormigoia) uztartuz. Stirlingen iritziz, eraikin batek bere funtzioa adierazi behar du eta, erabiltzaileak pertsonak direnez, giza erabilera horrek fatxadako elementuen aberastasuna eta aniztasuna agertu behar du, sinpletasuna saihestuz. Horrela, historia irakasteko edo erakusteko eraikin batek historia bera islatu behar du, hainbat garaietako elementu eta formak islatuz. [[Arkitektura]] elementu eta forma hauen harreman eta konbinazioan datza. Modu berean, giza eskalako eraikinak egiten saiatzen da, irizpide humanistikoak egituraren, estetikaren eta ekonomiaren gainetik jartzen dituelarik.
 
1981 urtean [[Pritzker Saria]] jaso zuen.