Baionako konstituzioa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
5. lerroa:
[[1808]]ko [[maiatzaren 5]]ean [[Baionako abdikazioak]] gertatu ziren: [[Karlos IV.a Espainiakoa|Karlos IV.ak]] eta honen seme [[Fernando VII.a Espainiakoa|Fernando VII.ak]] uko egin zioten, hurrenez hurren, Espainiako tronuari. Horren ondotik, [[ekainaren 6]]an, [[Napoleon]]ek Josef Espainako errege izendatu zuen.
 
Napoleonek, Espainiarekiko zekartzan egitasmoak aurrera eraman ahal izateko, dinastia aldaketaz gain, beharrezkoa zen konstituzio testu bat idaztea. Hori zela eta, Baionan espainiar handikien batzarra biltzeko agindua eman zion [[Joachim Murat|Murati]]. Batzarra [[1808]]ko [[ekainaren 15]]-[[ekainaren 30|30]] bitartean egin zen<ref>Juan Cruz ALLI ARANGUREN: http://www.euskomedia.org/PDFAnlt/rievcuadernos/04/04197222.pdf El marco histórico e institucional de la Constitución de Bayona. RIEV Cuad., 4, 2009, 197-222. Euskomedia.org</ref>, antzinako estamentuen tradizioaren arabera, baina baita [[Nafarroa Garaia|Nafarroa]], [[Bizkaia]], [[Gipuzkoa]], [[Araba]] eta Ameriketako lurraldeetako ordezkariak ere barne hartzen zituela.
 
Euskal lurraldeetako Aldundietako eta kontsulatuetako ordezkariak honako hauek izan ziren: Ortuño Mª Aguirre del Corral, Montehermosoko markesa, Arabako Aldunditik; Juan José Mª Yandiola, Bizkaitik; José Mª Lardizabal, Gipuzkoatik; Luis Gainza eta Miguel Escudero Nafarroatik; Gabriel Mª Orbegozo Bilboko Kontsulatutik, eta Francisco A. Echague Gipuzkoakotik. [[Calahorra]]ko apezpikuaren izenean Manuel Mª Upategi, [[Arrasate]]ko bikarioa joan zen. Baionako Batzarreko idazkaria [[Mariano Luis Urkixo]] bilbotarra izan zen, [[Karlos IV.a Espainiakoa|Karlos IV.aren]] erreinaldian Estatuko Idazkari izan zena eta Josef I.aren monarkia berrian kargu bera izango zuena.
 
== Konstituzioaren edukia ==
Frantses legedi berria zen testuaren iturria, elementu tradizional batzuen bertutez moderatua agertzen zelarik. Espainia oinordetza bidezko monarkia gisa antolatzen zuen. Senatua hiru estamentuz osaturik zegoen: nobleak, elizgizonak eta herria. Estatu Kontseiluak botere handiak zituen, hala nola, Zibil eta Zigor Kodeen aldaketak. Erlijio askatasuna, espainiarren eskariz, kendu zen testutik. [[Inkisizioa]] ezeztatu zen. Prentsa askatasuna aski mugaturik zegoen. Gizabanakoen eskubideei dagokienez, egoitzaren bortxaezintasuna, [[tortura]]ren debekua, lekuz aldatzeko askatasuna eta herri karguetara iristeko berdintasuna izan zituen ekarpenik garrantzitsuenetako batzuk<ref>Txomin PEILLEN KARRIKABURU: [http://datu-basea22.wikispaces.com/file/view/baionako+KOnstituzioa.pdf/237725363/baionako%20KOnstituzioa.pdf Konstituzionalismoaren etorkia eta 1808. urteko Baionako Konstituzioa] Eleria. 18, 2009. Datu-basea22.wikispaces.com</ref>.
 
Euskal ordezkariek foru lege eta erakundeen iraupena lortu nahi zuten eta ''Foru Konstituzioa'' deitzen zioten. Euskal probintziak Konstituzio berriaren alde jartzea lortzearren, bere 144. atalean honako hau zioen: ''"Nafarroa, Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako foru bereziak lehen Gorteetan aztertuko dira, probintzia horien eta nazioaren mesedetan onuragarriena iritziko zaiona erabakitzearren"''.