Asteroide: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
5. lerroa:
[[Piazzi]] italiar astronomoak 1801ean lehena aurkitu zuenetik ([[Zeres asteroidea]]), beste hiru bat mila asteroide aurkitu dira, eta urtero aurkitzen dira gehiago. Asteroide horietako handiena Zeres bera da, 930 kilometroko diametroarekin. Hurrena [[Pallas asteroidea]] da, 552 kilometrorekin, eta [[Vesta asteroidea]], 521 kilometrorekin. Dena den, Zeres asteroidea, gaur egun, [[planeta nano]]tzat jotzen da.
 
== Ezaugarriak ==
[[ImageFitxategi:Ceres optimized.jpg|thumb|left|[[Zeres (planeta nanoa)|Zeres]] planeta nanoa, [[Hubble espazio teleskopioa|Hubble espazio teleskopioteleskopiotik]]tik ikusia.]]
 
Heterogeneoak izatea da asteroideen ezaugarri nagusia: haien gainaldea irregularra da; [[biratze ardatz]]a norabidetua dute itxuraz, eta errotazio periodoa, askotarikoa.
16. lerroa:
Asteroide gehienak ez dira geruzetan bereizi edo eraldatu, urtzeko behar adina berorik ez baitute sortu. Horregatik, meteoritoak eta asteroideak aztertuz, Eguzki sistemaren hasierako aldietan zeuden baldintza fisiko-kimikoak ezagutzeko aukera dago gaur egun.
 
== Jatorria ==
 
Bakuntasuna zen asteroideen jatorria azaltzeko lehen hipotesiaren abantaila, zeren Titius-Boderen legearen arabera planeta bat egon behar zuen lekuan kokatzen baitziren asteroideak, eta hortaz, bidezkoa baitzen pentsatzea benetako planeta baten leherketaren ondoriozko zatiak zirela asteroideak. Dena dela gaur egun bazterturik dago hipotesi hori, asteroideen masa, guztira, planeta batena baino askozaz txikiagoa delako, eta ez delako ezagutzen prozesurik hain lehertze itzela eragiteko behar adina energia sor dezakeenik, besteak beste.
24. lerroa:
[[Safronov]]-en hipotesia aipatu behar da ildo honetan. Astrofisiko horrek 1970ko hamarraldiaren lehen urteetan iradoki zuenez, erabakigarria izan zen Jupiter planeta erraldoia osatu behar zuten planetesimalek Eguzki sistemaren eratzearen lehen uneetan izan zuten jokaera. Izan ere, asteroide eraztun bihurtuko zen [[nebulosa]] alderdia planetesimalez betea zegoen; Jupiterri zegokion alderdia ere bai. Planetesimal horietatik gehienak Jupiter osatzeko bilduko ziren, baina batzuen orbita luzatu egingo zen, halako eran non Jupiter izango zenaren ingurua utzirik eraztuna izango zenaren aldea gurutzatuko baitzuten. Planetesimal horiek, birlen jokoan bezala, asteroideen eraztuneko planetesimal batzuk kanpora bidaliko zituzten eta beste batzuen lastertasuna areagotuko zuten. Hortaz, atxikimendu prozesua zatitze prozesu bilakatuko zen elkarrekiko talka ugarien ondorioz.
 
== Sailkapena ==
 
Asteroideek ispilaturiko argiaren analisiari eskerrak ezagutzen dugu haien gainaldeko gai bakunen ugaritasun erlatiboa.