«Alberto Sols»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
t (Bot: hizkuntza arteko 2 lotura lekualdatzen; aurrerantzean Wikidata webgunean izango dira, d:Q3754209 orrian)
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
'''Alberto Sols García''' ([[Sax]], [[Alacanteko probintzia|Alacant]], [[1917]]ko [[otsailaren 2]]a - [[Denia]], [[1989]]ko [[abuztuaren 10]]a) Espainiar biokimikaria izan zen. Medikuntzako ikasketak egin zituen (1946). Ikasketak bukatuta, Bartzelonara joan zen, eta klinika-analista gisa eta fisika eta kimikako irakasle gisa lan egin zuen. Gero, diru-laguntza bati esker, Estatu Batuetan izan zen hiru urtez, Saint Louisko Washington Unibertsitatean, Cori senar-emazteekin batera, [[hexokinasa]]ri buruzko ikerketa-lanak egiten (garuneko energiaren metabolismoa baldintzatzen duen entzima bat da hexokinasa). Espainiara itzuli zenean (1954), Fisiologia Institutuan hasi zen lanean, eta bi urte geroago CSICen, karbohidratoen metabolismoaren entzimologia eta metabolismoaren erregulazioa aztertzen. Espainiako Biokimika Elkarteko sortzaileetako bat izan zen, eta erakundeko lehendakari lehenengo bost urteetan (1963-1968). Gero, Biokimikako Batzorde Nazionalaren ardura hartu zuen, 1972. urtera arte. 1969an, Madrilgo Medikuntza Fakultateko Biokimika Sailaren ardura hartu zuen, eta 1976an, biokimikako katedradun izendatu zuten, Madrilgo Unibertsitate Autonomoan. Halaber, Entzimologia eta Molekula Patologia Institutuko zuzendari izan zen [[CSCI]]en. Espainiako biokimikaren aitzindaritzat hartzen da. Lanik aipagarrienak: ''Nuevos sistemas de análisis calorimétrico'' (''Azterketa kalorimetrikorako sistema berriak'') eta ''Regulación metabólica y Acción enzimática'' (''Erregulazio metabolikoa eta entzimen eragina''). Bere lanik gehienak aldizkari espezializatuetan argitaratu dira. Sari asko jasotakoa da: 1981eko Ikerkuntzako Asturiasko Printzea Saria eta 1988ko Ramón y Cajal Ikerkuntza Sari Nazionala, besteak beste.
== Erreferentziak ==
{{ lur | data=2011/12/26}}