Ajangiz: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
27. lerroa:
Ajangiz [[Urdaibai]]ko Biosfera Erreserbaren erdigunean dago. Kokapen honetatik, eta hamar bat kilometroren barruan, paisaje aberatsak eta askotarikoak aurki daitezke bertan, esate baterako, padurak, Kantaurikoko arteak, barrualdeko landazabal atlantikoa edo Oiz, Sollube eta Illuntzarreko tontorrak.
 
Ajangizek 7,5 km2. Hona hemen mugak: iparraldean, [[Arratzu]]; sartaldean, [[Gernika-Lumo]]; hegoaldean, [[Muxika]]; eta sortaldean, [[Mendata]]. Klima epela du, hegoaldeko haizearen eraginez eta Burgogana mendiari esker (181 m), izan ere, horrek sortaldeko haize hotzetatik babesten du herria. Usagana (136,8 m) eta Gantzabal (99 m) dira herrian dauden beste gainetariko batzuk.
Erliebe leunak eta zelai sakon, umel eta emankorrek Ajangiz herri nekazaria izatea eragin dute. Paisajea landa, ortu eta baserri-gune txikiz osotuta dago.
 
88. lerroa:
 
=== Ajangizko baserriak ===
Baserria herri eraikin bat da, eta egokituta dago nekazaritza eta abelazkuntzarako. Herri arkitektura mota horrek erakusgarri interesgarriak dauzka Ajangizen. Zaharrenak XVII. mendekoak dira (adibidez, [[Auzokoa baserria]]) eta horietan nabarmentzekoa da zutabe egitura, harri gainean eusten dena. Horien eredu bezala, adibidez, [[Enbeita baserria]] dago, [[Kanpantxu]] auzunean.
 
XVIII. mendearen erdialdera, egurrezko egituraren ordez, harria erabiltzen hasi ziren etxea eusteko elementu bezala; aldaketa horri esker, eraikina sendoagoa zenez, leihoak handitu egin ziren eta, horrela, argi gehiago sartzen zen etxean. Kasu honetan, nabarmentzekoa da [[Ispizua Aurrekoa baserria]].